Martxa baten lehen notak... Udaberri feminista!

  • Aitzinako talde feministako kideok Udaberri feminista kanpaina martxan jarriko dugu martxotik ekainera bitarte. Kanpaina honen ardatz nagusia, Ipar Euskal Herriko besta eremu ezberdinetara eraso sexisten aurkako protokolo bat zabaltzea izanen da. Izan ere, egunero jasan ditzakegun erasoak eremu horretan ere errepikatzen dira.


2018ko otsailaren 27an - 16:21
Argazkia Aitzinak talde feminista sortu zuenekoa da. Argazkia: Aitzina.

Gainera, besta giro horretan, egunerokotasunean gertatzen zaiguna modu intentsoan errepikatzen da, zenbait jarrerek besta giroan larritasuna galduko balute bezala. Emazteen aurkako bortizkeria horrek aurpegi ezberdinak ditu gainera: irainak, adierazpen sexistak, guttiespenak, kontrola, jazarpena, umorea, kolpeak, sexu erasoak, hilketak... 

Eraso hauetako zenbait arras ohikoak dira besta eremuan. Horregatik, ezinbestekoa da besta eredu parekide eta feminista eraikitzeko bidean, honi buruzko hausnarketa bat eramatea. Bestak gure bizitzaren parte eta gizartearen isla diren heinean, ikuspegi feministaz jantzi behar ditugu, jendarte aske eta feminista bat lortzeko bidean. 

Ondorioz, eraso sexisten aurkako protokolo bat proposatuz, gure xede nagusia edozein erasori erantzun eraginkor bat ematea izanen da, bestak denentzat eremu seguru eta plazer gune bilaka daitezen. Argi izan dadila hala ere, gure helburua erasorik gabeko besta eremuak lortzea dela; bide honetan, protokoloa tresna bat baizik ez da izanen. 

Kanpaina hau erran bezala, martxoan hasiko dugu Ipar Euskal Herriko lau gaztetxetatik pasaz, eraso sexisten inguruko prebentzio lan baten hasteko eta honekin batera eraso sexisten aurkako protokolo bat proposatzeko. Aldi oro, gaztetxe horren inguruko bertze gaztetxe eta elkarte zenbait gonbidatuko ditugu gaualdira eta batez ere, lehenago antolatuko dugun formakuntza-aurkezpen saiora. Formakuntza- aurkezpen saio horrek, bertaratutako eragileei, eraso sexisten inguruko formakuntza bat eskaini eta eraso sexisten aurkako protokoloa proposatuko zaie. Erran bezala, eraso sexisten inguruko kontzientziazioa, prebentzioa eta erantzuna uztartuz. 

Udaberri feminista martxoaren 16an hasiko da Baionako Zizpa gaztetxean eta udara bitarte, hilabetero formakuntza egun eta gaualdi bat antolatuko dugu formatu bereran, beste hiru gaztetxetan: Hazparneko Ttattolan apirilean ; Azkaingo Kilikan maiatzean ; eta Garaziko Gagan ekainean. 

Hala, zailtasun eta erronka anitz dituen bide honetan, eraso sexisten kontrako borrokan, lehen pausoa baizik ez da Udaberri feminista: bidearen lehen pausoa edo martxa baten lehen notak... 

GORA UDABERRI FEMINISTA! GORA BORROKA FEMINISTA!

Aitzinaren iritzi artikuluaren berri Topatu-ren bidez jaso dugu eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude