Maroto eta Alonsoren aurkako epaiketa sententziaren zain

  • Espainiako Kontu Auzitegiak epaitu ditu Alfonso Alonso Espainiako jarduneko Osasun Ministroa eta Javier Maroto PPko Ekintza Sektorialeko idazkariordea. Gasteizko Udalean zeudenean erakunde publikoentzat kontratu “kaltegarria” sinatzea leporatzen diete, eldiario.es hedabideak jakinarazi duenez.


2016ko apirilaren 11n - 17:28

Alonso Gasteizko alkate zela enpresari batekin sinatutako kontratua da auziaren oinarria. 2007an, udalak Gasteizko lokal bat alokatu zion Gonzalo Anton enpresariari 7,6 milioi eurotan, hogei urterako; enpresariak ordea, 2,7 milioi euro ordaindu zuen lokala, urtebete lehenago.  Auzitegiak ikertuko du kontratu honek erakunde publikoei eragin dien “kaltea”.

Alonso eta Maroto ez dira epaitegira joan, akusazio partikularrak –Gasteizko Udalak, EAJk eta PSEk– horrela baimenduta.

Milioi erdiko fidantza

Espainiako Kontu Auzitegiak milioi erdiko fidantza jarri die Alonso, Maroto eta garai hartako Udal Gobernua osatu zuten hautetsi guztiei, akusazio beragatik.

Ustelkeriaren aurkako ADI! elkarteak kontzentrazioa egingo du 19:00etan alokatutako lokalen aurrean, Gasteizko San Antonio kalean.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
EAJk Mundakako bere alkatea presionatzen zuen, udaleko idazkariaren gainetik aritzeko

Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]


Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Eguneraketa berriak daude