Gasteizko PPren udal-gobernuak bi minutuko spot bat aurkeztu du ostegunean, Javier Marotoren legealdiaren balantzea eginez. Alderdi popularrak bere diruarekin finantzatu duela esan du, baina Gasteizko Udaleko posta elektronikoetatik egin dute deialdia, Udaleko zigilu eta guzti.
Leticia Comeron zinegotziak aurkeztu du bideoa Gasteizko kafetegi batean. Marotoren lana kritikatzen duen oposizioa aipatzen da bertan, eta “jarrera ezkor” hori “errealitatea estaltzen duten hodei beltzekin” konparatzen dute.
El Paísek jaso duenez, aurkezpenerako deialdia eta ondorengo oharra Marotoren aholkularien e-mailetatik bidali dituzte.
PPk adierazi du ez dituztela Udaleko “ohiko bideak” erabili bideoa zabaltzeko, ez delako “ohiko deialdi bat”. Hala ere, diru publikoarekin kontratatutako langileak dira, alderdi politiko jakin batentzat lan egin arren.
Gasteizen denbora luzez amaitzeke egon diren hamaika proiektu azaltzen dira bideoan, eta Marotoren legealdian amaitu direla edo horretarako bidean daudela erakutsi nahi izan dute.
Jaime Gómez-Obregón ingeniariak oso tresna baliagarria sortu du Jaurlaritzaren diru publikoaren erabileraz gehiago jakiteko. 2018tik 2022ra erakunde horrek hedabideen artean banatu dituen publizitate kanpaina guztien datuak prozesatu, aletu eta era ulergarrian... [+]
Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.
Euskarazko hedabideei euskara sustatzeagatik legez dagokien dirulaguntzak Eusko Jaurlaritzarekin negoziatzen luze aritu da Hekimen, Euskal Hedabideen Elkartea. Baina euskarazko komunikabideentzat lortutako dirulaguntza nahikoa ez den bitartean sektorea egonkortzeko, 6 milioi... [+]
Donostiako udalbatzak legegintzaldiko azken ikasturteari hasiera ematen dioten ondasunen aitorpena aurkeztu du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Donostiako alkateak eta zinegotziek adierazi dute 24 etxebizitza dituztela –jabetzan edo partekatutako titulartasunean–, 9... [+]
Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.