Maroto alkatetzatik botatzeko sinadura bilketa abiatu dute herritarrek

  • Botereari eusteko edozerk ez duela balio eta Javier Marotok marra gorria aspaldi gurutzatu zuela uste du gasteiztar askok. Hiritarrek ez dutela halako alkaterik merezi iritzita, sinadura bilketa abiatu dute, gainerako alderdiei eskatuz bat egin dezatela Maroto alkate izatea saihesteko.


2015eko maiatzaren 28an - 08:27
Jokaldia irabazi duen arren, lau urteko partida luzea du aurretik.

Ez dirudi alderdiak horretan ados jarriko direnik, baina herritarrek argi utzi nahi dute euren jarrera, ez daudelako prest hiriburua xenofobia eta arrazakeriarekin lotzeko: “Hauteskunde batzuk irabaztea ez da zilegitasunaren, gizatasunaren edo justiziaren neurri. Nahiz eta Alderdi Popularra izan den bozka gehien jaso dituen alderdia, Gasteizko hiritarrok, oro har, pertsona guztientzat gobernatuko duen Udal baten alde egin dugu: gehiago gara, askoz gehiago (eta botoek ere horrela adierazi dute) hiri anitz, ezberdin eta koloretsua nahi dugunok. Hiri bat non pertsona guztien eskubide guztiak defendatuko diren”.

Ruben Sánchez Bakaikoa gasteiztarrak dioen moduan, Marotok hiria polarizatu du. Maroto efektuak botoak lortu ditu, “baina kontrako irakurketa ere badakar: Marotori botoa eman ez diogun guztiok ez gara Marotozale, antimaroto baizik”.

Marotoren hordago arriskutsua

Hordagoa handira bota zuen Marotok, gizakion instintu ankerrenekin jokatuz, hasieratik jakin arren farol bat zela: izan ere, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta –errentaren baldintzak kolektibo jakin bati mugatzeko kanpaina egin du– ez da bere eskumena, Eusko Legebiltzarrarena baizik, eta Legebiltzarreko gainerako alderdi guztiek argi utzi dute ez dutela inolaz ere Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta ukituko.

Kartak agerian, botoak bai, baina ernegazioa eta zatiketa ere eragin du gizartean, bere ardura politikoagatik elkarbizitzaren alde lan egin beharko zukeenean. Jokaldia irabazi duen arren, lau urteko partida luzea du aurretik –alkatetza lortu edo ez–.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Marotoren xenofobia
2019-07-30 | Z. Oleaga
Maroto, migratzaile iruzurgilea?

Javier Maroto Gasteizko alkate izan zen 2011-2015 legegintzaldian. Hasierako urteetan, José Ángel Cuerdaren irudiko "guztion alkate" izan nahi zuela ematen zuen. Alderdiaren kontra eginez Garoñaren eta frackingaren aurka, gaztetxearekiko eta... [+]


2018-11-30 | | Arabako Alea
PPk etorkinen inguruan erabilitako diskurtso "xenofoboa" salatu dute

PSEk "hiriari horrenbeste kalte egin zioten iraganeko diskurtsoak" berreskuratzea egotzi die popularrei, eta EH Bilduk "eskuin muturreko jarreretara" hurbiltzen ari direla dio.


Experts in mixing

Telefonoak jo zion. Madrildik zen, etortzeko, probintziako liga utzi eta Bernabeura saltatzeko unea zela. “Azkenik”, atera zitzaion deia moztu bezain laster eta tenkatu zuen aurpegia imintzio batean, nahastu zitekeena irribarre batekin.


2017-08-01 | Moha Gerehou
Xenofobia Europan
Eskuin muturraren gorakadaren aurrean geratzen zaiguna

"Gerrarte" sasoian, Frantziako Estatuko hauteskundeen lehenengo eta bigarren itzuliaren artean alegia, fenomeno interesgarri baten lekuko izan ginen, garbi islatzen duena Europan eskuin muturrak bizi duen egoera eta horren aurrean gainerako indar politikoek duten... [+]


PPren ispiluaren aurrean

Egoera ahulenean daudenenganako elkartasun eza, denon dirutik "aprobetxatzen" omen diren horiekiko tolerantzia falta, jarrera politiko konkretuek elikatzen dute eta hauteskundeak dira neurgailu. Jar dezagun fokua Araban.


Eguneraketa berriak daude