Biktima hilabete eduki dute bahituta Marokoko herri batean eta grabagailu baten aurrean torturatu, bortxatu eta iraindu dute.
Zortzi bortxatzaile atxilotuta daude eta beste bosten bila dabil polizia, Buchra Abdu elkarteak jakitera eman duenez.
Beni Metal probintzian egon da bahituta emakumea eta bortxatzeaz zein iraintzeaz batera zigarroarekin erredurak egin dizkiote gorputzeko atal desberdinetan.
Hilabeteren ostean bahitzaileek libre utzi dute gaztea eta orduan jarri du biktimaren familiak salaketa. Abduk azaldu duenez, poliziak herrian sortzen duen beldurragatik ez zuten jarri lehenago.