Mario Fernándezek Repsol utzi du, epaileek behartuta

  • Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du Kutxabanken presidente ohiaren kontrako epaia, diruaz bidegabe jabetzeagatik eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio. Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko EAEko ordezkari ohiaren eta Rafael Alcorta abokatuaren kontrako urtebeteko eta sei hilabeteko kartzela zigorrak ere berretsi ditu auzitegiak.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza
2018ko otsailaren 21a

2012 eta 2014 urteen artean Fernandezek 243.592 euro ordaindu zizkion Cabiecesi euskal bankuaren kontura, Alcortaren bulegoaren bidez. Eskandalua Fernándezek Kutxabankeko presidentetza utzi eta gutxira aireratu zen eta 2017ko martxoan Bizkaiko Probintzia Auzitegiak hiru lagunak epaitu zituen, herri akusazioak eta fiskaltzak eskatutakoa baino zigor leunagoak ezarriz.

Auzitegi Gorenean kasazio helegitea aurkeztu zuten auzipetuek, honek ordea ez ditu aintzat hartu. Bai ordea Fiskaltzak aurkeztutakoa, alegia, Fernández desgaitzea merkataritza sozietateak kudeatu edo merkatal lanetan aritzeko kartzela zigorrak iraun bitartean.

Gorenaren erresoluzioa otsailaren 15ean dago sinatua baina asteartean jakin zen. Publiko egin eta berehala bankariak oharra kaleratu du, sententziarekin “erabateko desadostasuna” adieraziz baina Repsoleko kontseilari kargua utzi duela esanez.

Fernádezen irudia Repsoleko administrazio kontseiluko perfilean. Kargua gutxienez duela hilabete utzi zuela ageri da CNMVren webgunean.

Petrolio konpainiak onartu egin du dimisioa eta Fernándezen “kategoria profesional eta pertsonala” goraipatu du. Nolanahi ere, erabakia duela hilabete hartuta zuela dirudi, Repsolek 2018ko urtarrilaren 15ean Merkataritza Erregistroan aurkezturiko administrazio kontseiluko kideen artean jadanik ez baitago bere izenik.

Urteko soldata Repsolen: 309.000 euro

Fernández 2011ko apiriletik da Repsoleko kontseilari eta beste hainbat kargu ere izan ditu bokal bezala, izendapen horiengatik 309.000 euro kobratu zituen 2016an –2017ko datuak oraindik ez dira ezagunak–. Konpainiaren webgunean ageri denez, 5.731 akzio dauzka, kapital osoaren %0,00.

Repsoleko administrazio kontseiluan hamasei lagunetik hamalau gizonak dira. Tartean da Josu Jon Imaz EAJko buru izandakoa eta Fernándezen gertukoa; 2016an ia hiru milioi euro irabazi zituen politikari jeltzale ohiak kontseilari delegatu kargua edukitzeagatik.

Kanal hauetan artxibatua: Ustelkeria  |  Kutxabank  |  Ustelkeria  |  Repsol

Ustelkeria kanaletik interesatuko zaizu...
Ustelkeriak Sabin Etxearen atea jo du

Euskal Herrian inoiz epaitu den ustelkeria kasu handienetakoa da De Miguel auzia. Besteak beste, dirua zuritu, legez kanpoko komisioak jaso eta hirigintza operazioekin iruzurra egitea egozten diete Alfredo de Miguel Arabako EAJko buruzagi ohiaz gain auzipetutako beste 25 laguni, horietako asko alderdi jeltzaleari oso lotuak. Ikusteke dago euskal Gürtelak zer faktura ekarriko duen, baina Sabin Etxean aspaldi ari dira altzariak estaltzen alderdia ahalik eta gutxien zipriztintzeko.


De Miguel auziko hiru inputatuk 170.000 euro jaso zituzten kalte-ordain gisa "bidegabeko kaleratzeagatik"

De Miguel auzian inputatuta daude hirurak eta denera 170.000 euroko kalte ordaina jaso zuten, Hala Bedik argitaratu duenez. Ustelkeriagatik EAEko epaiketarik handiena da eta EAJko kide ohi ugari daude akusatuen aulkian.


Osakidetzako oposizioetan, hamar espezialitatetan iruzurra egon dela salatu du LAB sindikatuak

Osakidetzako oposizioetan iruzurra egon dela salatu du LAB sindikatuak eta salaketarekin bat egin dute ELA eta ESK sindikatuek ere, baita oposizioko EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP talde parlamentarioak ere.


2018-06-05 | Nahia Ibarzabal
Osakidetzako iruzurraren aurrean Darpon sailburuak lasaitasunerako deia egin du

Jon Darpon osasun sailburuak asteleheneko prentsaurrekoan, lasaitasun mezua igorri die azterketagileei eta epai mahaia osatzen duten Osakidetzako profesionalei.


Gürtel auziaren epaia atzeratu egin zen, Espainiako aurrekontuen babesa kolokan ez jartzeko

Epaia presio politikoengatik atzeratu da: boto partikularra ez zen maiatzaren 21ean eman Ciudadanosek eta EAJk aurrekontuei emandako baiezkoa kolokan ez jartzeko.


Fauna publikoa
Yanny ala Laurel

Segun eta zeinek entzuten duen, Yanny ala Laurel esaten du Whatsapp bidez zabaltzen ari den audio batek. Nahiko flipatuta dabil jendea ia mundu guztian kontuarekin. Hemen ez hainbeste, euskaldunok ohituta baikaude horrelako fenomenoetara EAJren azkenaldiko politikari esker.


2018-05-28 | ARGIA
PPk Bilboko egoitza ordaindu zuen, ustez, 'ETAren mehatxutik babesteko' bildutako diruarekin

Eldiario.es hedabideak zabaldu duenez, Gürtel kasuaren sententzian irakur daitezke EAEko PP Alderdi Popularra Espainia mailakoak antolatuta zeukan ustelkeriazko sarearekin lotzen duten frogak. 


2018-05-24 | ARGIA
Gürtel auzia
PP da ustelkeriagatik zigortutako lehen alderdia Espainiako Estatuan

Orotara 351 urteko espetxe zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak 37 akusatuetako 29ri, tartean Luis Bárcenas PPko diruzain ohiari (30 urte) eta tramaren buru Francisco Correari (54 urte).


2018-05-24 | ARGIA
Gutxienez 25 atxilotu Katalunian, diru publikoaren ustezko malbertsazioagatik

Gutxienez 25 lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Katalunian, 2012 eta 2015 artean kooperaziorako ziren europar dirulaguntzak ustez desbideratzeagatik.


2018-05-22 | Arabako Alea
FCC auzian lege-iruzurra egitea leporatu dio EH Bilduk Urtarani

Orain zabaldutako txosten juridiko batek dio hiriak FCC enpresarekin duen hitzarmena bertan behera uzteko arrazoi nahikorik ez dagoela.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude