argia.eus
INPRIMATU
Mario Fernándezek dio ordainketak “zilegi” izan zirela
  • Bilboko fiskaltzan hiru orduz aritu da deklaratzen Kutxabankeko presidente ohia. Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko delegatu ohiak bere aurretik deklaratu du. 

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2015eko otsailaren 06a

Irteeran Fernándezek adierazi du abokatu bufete bati egindako ordainketak "guztiz zilegiak" zirela eta ez dutela "galera ekonomikorik" eragin. Modu berean, bankariak esan du bere akzio legalak abiaraziko dituela, baina ez du zehaztu zeinen kontra.

Mikel Cabieces Espainiako Gobernu delegatu ohia goizeko 10:30ak inguruan joan da fiskalarengana baina ez du inolko adierazpenik egin, "epaitegien garaia da" esan du soilik. Kutxabanken salaketaren arabera, Cabieces langabezian geratu zenean 6.000 euroko soldata jasotzen hasi zen Fernándezen aginduz, horretarako abokatu bulego bat erabili zuten.

EH Bilduko eta Kutxabanken pribatizazioaren kontrako plataformako eragileak Bilboko fiskaltzaren eraikinaren parean kontzentratu dira. EH Bilduko bozeramaile Maribi Ugarteburuk "lotsagarritzat" jo du PSEk eta EAJk auzia "kontu pertsonal" gisa aurkeztea eta Eusko Legebiltzarrean ikertu dadila eskatu du beste behin.