"Gure helburu handiena entzulearengandik hurbil izatea da. Betiere euskaraz aritzea da beste helburua (...) Euskal Irratiak eguneroko adiskide izatea nahi genuke, lantokian, etxean edo autoan doan entzulearentzat (...) Frantses irratietan entzuten ez diren kantuak entzun ahal dira gurean (...) Irrati bakoitzak bere lotura du (entzuleekin). Xiberoko Botzak lotura zuzena du entzuleekin, Irulegi Irratiak ere badu Nafarroa Beherean. Gure Irratiak Baionan galdu du apur bat hartu-emana, baina berreskuratzen ari da. Antxeta Irratia gaztea da, baina gero eta jende gehiago ari da irratira deitzen". (2007-10-04)