Liburuaren Nazioarteko Egunaren karietara Iruñeko Biurdana Institutuak zortzigarrenez irakurketa publikoa antolatu du. Ekimenaren helburua ikasleak euskal literaturara hurbiltzea da eta horretarako alor desberdinetako pertsonaiek parte hartzen dute urtero irakurketan. Aurten adibidez, Abel Barriola eta Oskar Lasa pelotariek, Unai Iturriaga bertsolariak, Angela Moreno margolariak eta Henrike Knör euskaltzainak parte hartuko dute beste askoren artean. Mariasun Landaren Galtzerdi suizida, Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean eta Krokodiloa ohe azpian lanak irakurriko dituzte 2007ko edizio honetan. Ekitaldia goizeko 9:30etan hasiko da eta 14:00ak aldera bukatu.