Marian Mugerza, Emaus Traperoak-eko kidea: "Jasotzen dugun %70-75 aprobetxatzen dugu"

  • Emaus Traperoak sozietate kooperatiboak 35 urte bete ditu Gipuzkoan. Irailaren 14an izan da urtemugaren ospakizuna. Marian Mugerzak bertan egiten du lan eta Zebrabidea irratsaioan izan da urteurrenaz eta orain arte izandako ibilbideaz jarduteko. Oraindik hondakinekiko ikuspegiari “buelta asko eman behar” dizkiogula iritzi dio.


2016ko irailaren 16an - 12:08
Marian Mugerzak Emaus Traperoak-en egiten du lan. (Argazkia: Arrosa irratien sarea)

“Trapero bizitza oso bitxia da. Bizimodu bat da, bizitza ulertzeko era bat. Mugimenduan lanean gabiltzanok kontsumoa murriztu behar dela garbi daukagu”, azaldu du Mugerzak. Egun 32 kide –horietako asko egitasmoa martxan jarri zenetik daude lanean– hondakinak kudeatzeko lanetan “buru-belarri” dabiltzala azaldu du.

“Gipuzkoan egiten dugu lan. Etxez etxe joaten gara gauzak hartzen: altzariak, liburuak, papera…oro har [gauza horiek eman dizkigutenek] ez dakite zer egiten dugun emandakoarekin. Batzuetan jendea gonbidatzen dugu kooperatibara, zer egiten dugun ikus dezan. Salmentan jartzen ditugu gauzak, jasotzen ditugun egoeran”.

“Gure helburua birziklatzea da baina gauzak ez aldatzea ere interesgarria iruditzen zaigu. Gaur egun jasotzen dugun %70-75 aprobetxatzen dugu”. Diru iturri eskasak dituztenek erosi ahal ditzaten somierrak, koltxoiak, etab. salgai jartzen dituzte, prezio baxuan.

Belartzan dute egoitza. Bertara jende asko hurbiltzen dela dio Mugerzak, zer egiten duten ikusi nahi dutelako. Horietako asko gazte jendea dela azaldu du: “Etxean lan egiten dute eta gurasoei esaten diete nola egin gauzak; horrek guri lana errazten digu. Aspaldi, kalera irten behar ginen kontzientziazio lanak egitera. Orain heziketa daukate: gaur egun gazteek jaso duten heziketa oso garrantzitsua da”.

Diru laguntzarik gabe egin dute lan eta eskerrak eman nahi dizkie gipuzkoar guztiei egindako ekarpenengatik. 943367534 telefonora deituta edonork egin dezake ekarpena.

(Albistea Arrosa irratien sareak argitaratu du eta CC-by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia eraldatzailea
Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


2023-11-08 | ARGIA
Aztarna ekologikoa murrizteko neurriak hartzen hasi da ARGIA liburuen eta aldizkariaren ekoizpenean

Kataluniako Ekoedizioaren Institutuko bazkide egin da ARGIA, Europako bakarra, eta Euskal Herrian halako urratsa eman duen lehen eragilea da. Zigilu baten bidez, bere argitalpenen aztarna ekologikoa neurtu eta garbi adieraziko du hemendik aurrera. Dagoeneko sei liburu ekoeditatu... [+]


Marinaledako lur komunalak espekulatzaile pribatuen eskuetan gera daitezkeela ohartarazi dute

Andaluziako Marinaleda herrian dagoen Los Humosos lursaila saldu nahi du Andaluziako Juntak. Duela hamarkada batzuk lur horiek okupatu zituztenetik kooperatiba baten bidez landu dituzte hango jornalariek, baina 2021an desalojatzeko agindua jaso zuten eta horri jarritako... [+]


Udalgintza eta herrigintza eraldatzailea: Euskal Herriko ekimen burujabeak saretzeko jardunaldiak Hernanin

Hernani Burujabe herri proiektuak, Hernaniko Udalak eta Udalbiltzak hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte urriaren 19tik 21era, burujabetzen gaia ardatz hartuta, herrigintza eta udalgintza ikuspegi eraldatzaile batetik jorratzeko. Hainbat esperientziren inguruko hitzaldiak... [+]


Eguneraketa berriak daude