argia.eus
INPRIMATU
Maria Jose Azurmendi: “Eleaniztasunaren arazoa ez da borondate eza, gizartearen parte baten borondate negatiboa baizik”

2008ko otsailaren 21

"Hizkuntzen arteko kontaktua dagoenean, euskararen eta gaztelaniaren artean gertatzen den bezala, ikuspegi soziologiko batetik zera gertatzen da: euren artean geroz eta asimetria handiagoa dagoen heinean; statusari, botere mailari edota hiztun kopuruari dagokionez bien arteko aldea geroz eta handiagoa den heinean, hizkuntza txikiaren alde lan handiagoa egin beharko da. Helburua ahalik eta berdintasun handiena, elebitasun edo eleaniztasun ahalik eta orekatuena lortzea bada, hizkuntza txikiena indartu behar da, nagusiena beti emango delako. Erantzukizuna azken horrena da bereziki". (2008-02-21)