argia.eus
INPRIMATU
Margoketa faxistak ELAren Nafarroako egoitzan
  • Iruñeko ELA sindikatuaren egoitzan egin dituzte margoketa faxistak asteburuan. Azken bi urteetan lau aldiz egin dizkiete antzeko erasoak. 

Garazi Zabaleta 2015eko abuztuaren 18a
Margoketa faxistak egin dituzte Iruñeko ELA sindikatuaren egoitzan (argazkia: ELA)

Mehatxu kutsuko margoketak dira, sinbologia nazi-faxistadunak, eta DNJ Espainiako talde ultraeskuindarraren izenean sinatu dituzte.

ELAk Foru Polizian jarri du salaketa, eta etengabe jasaten dituzten mehatxuak ikertzeko eskaera egin du: “Modu honetako ekintzek sindikatuaren lana mugatzea, intimidatzea eta mehatxatzea besterik ez dute bilatzen” adierazi dute. Sindikatuak, bestalde, gizarte osoari zabaldu dio ekintza hauek gaitzesteko deia.