Maravillas Lambertok badu bere omenezko plaza

  • Frankistek bortxatu eta hil zuten Lamberto 14 urte zituenean. 'Larragako loretxo' izenarekin ere ezaguna, Iruñeko Lezkairu auzoan plaza bati haren izena jarri diote.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2018ko otsailaren 12a
Maravillas Lamberto, \'Larragako loretxoaren\' arreba izan zen plazaren inaugurazioan, Josefina Lamberto

Maravillas Lamberto plaza. Hala izendatua dago larunbataz geroztik Lezkairuko plaza bat. Frankistek 14 urteko neska akabatu zuten, haren aitarekin batera. "Nire ahizpa Maravillasek 14 urte zituen orduan, eta bazekien herrian ordurako pertsona asko desagertuak zirela. Hori zela eta, falangistei eskatu zien haiekin eramateko, gure aitari zer egiten zioten jakiteko, eta haren arrastoa ez galtzeko", hala azaldu zuen Josefna Lamberto ahizpak. 

Iruñeko Udalak frankistek hildako neskaren izena jarri dio Lezkairu auzoko plazari. Bertan izan da Joseba Asiron alkatea ere, zeinak berretsi duen frankisten jazarpena jasan zuten herritarrek ikur bilakatu dela Lamberto.

Ahotsa.infok ondorengo bideoa egin du.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Kanal hauetan artxibatua: Oroimen historikoa  |  Nafarroa  |  1936ko gerra

Oroimen historikoa kanaletik interesatuko zaizu...
Ezkabako ihesaldian parte hartu zuten bi gizonen gorpuzkinak aurkitu dituzte Leranozen

Ezkabako ihesaldia izan zenetik 80 urte bete diren honetan desobiratzeen bidez beste bi herritarren gorpuzkinak topatu dituzte. Legealdi honetan dagoeneko 66 pertsonaren arrastoak aurkitu dituzte.


2018-05-09 | Arabako Alea
62 ataritan ikur frankistak kenduko ditu Udalak Gasteizen

149 etxebizitzatako fatxadetan zenbatu dira frankismo ikurrak.


2018-05-08 | Arabako Alea
Alava Sautu eta frankismoaren kontrako sarea, gogoan

Instituzioek eta senideek Alava sarearen lana omendu dute asteburuan.


Zuhaitzak gerraz gogoratzen dira

1944ko azaroaren 12an Tirpitz ontzi alemaniarra bonbardatu eta hondoratu zuten britainiarrek Norvegiako fiordoetan, argazkian ikusten den moduan.


Hiroshimakoa ez da bonbardatutako 'ginkgo biloba' bakarra

Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren biharamunetan Hiroshimako alkate Kazumi Katsui eta Iñigo Urkullu lehendakaria ikusi ditugu pala eskuan zuhaitz aldaxka aldatzen Bizkaiko juntetxearen ondoan. Bakearen aldeko eta gerrako sufrimenduaren kontrako mezu sinbolikoa.


Unibertsitate tituluak "oparitzea", merezita

Berriki, Txileko Unibertsitateak Pinocheten diktaduran (1973-1990) exekutatu edo desagertutako 100 ikasleri unibertsitate lizentzia eta tituluak banatu dizkie sinbolikoki, haien senideen bidez.


Gezurraren kedarra bizirik dago

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena iaz izan zen, aurtengoa beste apirilaren 26 bat da beraz, haatik garrantzirik ez dute galdu sarraski hura gogoratzeko ekitaldiek. Gernikako herri ekimenak programazio zabala osatu du eta aurten ere lotu ditu 1937ko krimena eta gaur egungoak, gogoraraziz armagintzan dugun inplikazioa eta gerrak “hemen” hasten direla. Sinbolismoz beterik dagoen eta hotzikara sortzen duen sirenaren soinua entzungo dugu berriz ere, eta orain aste batzuk,... [+]


Ikur frankistak kentzen ez dituztenei isunak jartzen ahalko zaizkie Nafarroan

Nafarroako Parlamentuak aintzat hartu du lege proposamen bat ikur frankstak kale eta espazio publikoetik erretiratzen ez dituztenei isunak jarri ahal izateko. 


2018-04-22 | Lander Arretxea
Maria Arnal
"Diskurtso baten bidez azaldu ezin dena komunikatzeko balio du musikak"

Gezurra badirudi ere, ez dira urte asko itzultzaile lana utzi eta kantatzen ikastea erabaki zuela. Marcel Bagés eta bere gitarra lagun, 45 cerebros y un corazón LP txalotu bezain saritua kaleratu zuen iaz. Bira etengabean ari dira geroztik. Leioan eskaini duten kontzertuaren aurretik elkartu gara solasaldirako.


Frankismoan eta Gerra Zibilean hil zituzten 307 iruindar gogoratu dituzte

307 iruindar hil zituzten eta hilaren 12an omenaldia egin diete Iruñeko San Jose hilerrian. Omenezko plaka jarri dute herritar horiek gogoratzeko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude