Maravillas Gaztetxeak negoziatzera eser dadin eskatu dio Nafarroako Gobernuari

  • Gaztetxeko bost kideri salaketa jarri dietela salatu dute prentsa ohar batean. Irailaren 3tik  Nabarreria Plazako Marques de Rozalejo jauregian 500 ekitalditik gora egin dira.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2018ko maiatzaren 15a
Iruñeko Maravillas Gaztetxea

Hauxe da plazaratutako oharraren testu osoa:

“Pasa den irailaren 3an Alde Zaharreko gazte eta herri mugimenduko hainbat kolektibok Nabarreria Plazako Marques de Rozalejo jauregia zena auzora irekitzea erabaki genuen, modu honetan hiriaren bihotzean auzorako eta hiri osoarendako gune sozial bat sortuz. Guk argi dugu: Ez dugu onartuko egun dugun gune autogestionatuen gabezia izanik horrelako espazio bat hutsik eta itxirik izatea. Sartu bezain pronto espero genuenarekin egin genuen topo: hamaika aukera zituen espazio bat bai, baina erabat zaharkiturik zegoena, utzikeria iraupen luzearen ondorioz. Nolanahi ere, honek ez zuen eragozpenik ekarri, berehala hasi baikinen auzolanaren bitartez eraikina moldatu eta egokitzen nahi genuen erabilera sozialerako apropos uztea lortu dugun arte. Izugarrizko auzolanarekin batera hamaika izan dira orain arte antolatu ditugun ekimenak, hala nola, hitzaldiak, kolektiboen bilerak, proiekzioak, antzerkiak … (500 baino gehiago orotara!). Autogestioaren eta autoantolaketaren bitartez ekimen horiek guztiak Alde Zaharrari zein Iruñea osoari eskaintzeko gai izan gara.

Gutxinaka hiriko kolektiboetan barneratu garen heinean hainbat proiektu sortu egin dira Maravillas Gaztetxetik: Zinema, jantoki soziala, herri palestra, elkartasun elikagai bankua, euskaltegia, liburutegia etab. Hala eta guztiz ere, Geroa Bai-k lehenengo minututik bide errepresiboaren hautua, autogestio proiektu hau eteteko xedez, 5 pertsonen gainean salaketa jarriz. Honen berri izanik ere, Maravillas Gaztetxetik irtenbide adostu bat eztabaidatzeko proposamena egin genuen, ez baikenion nafar eskuin faxistari inolako mesederik egin nahi. Gauzak honela, Nafar Gobernuarekin mediazio prozesu batean sartu ginen adostasun puntu batera heltzeko helburuz. Parez pare harresi baten aurrean aurkitu ginen hor, Nafar Gobernuaren proposamen bakarra honakoa izanik “Eraikinetik alde egin, hondatutakoa ordaindu eta orduan salaketa kentzea pentsatuko dugu”. Onartezina guztiz. Ez bakarrik haien utzikeriarengatik zaharkitutako eraikina berregokitzeko proiektuan lan egin duten ehunka pertsonei suposatzen duen irain galantarengatik,  baizik eta honek gure proiektuarekiko  suposatzen duen xantai argiagatik ere. Haien arkupetik pasa ala errepresioaren mehatxua. Edonola ere, Geroa Bai-ren “proposamen” honen aurrean elkarrizketarako hautua egiten dugu beste behin ere. Entzungor egin duten arren,  gure proposamenak baitira gutxi izan: Espazioaren legeztatzea, arautegiaren betetzea, berregokitze lanak etetea … Edozer herri proiektu hau bizirik mantentzearren. Tamalez, Nafar Gobernuaren jarrera ez da batere aldatu, honela alderdiaren izaera eta aldaketarekin duen konpromezu eza agerian utziz. Honen guztiaren aurrean, Maravillas Gaztetxetik zenbait galdera ditugu: Zein aldaketa mota da hau, urtetan eskuin faxistak erabili dituen politika berberak erreproduzitzen dituena? Zein ezker mota da herriaren alde kokatu ordez legea eta ordenaren baitan kokatzen dena? Nor ari da aldaketaren kontra? Honengatik deia luzatzen diegu Nafarroan aldaketaren alde apustua egiten duten ezkerreko indarrei  proiektu hauen defentsa egin dezaten.  Geroa Bai-ri azken dei bat egiten diogu bide errepresiboa alde batera utzi eta negoziaketara eser dadin. Bukatzeko, herri mugimendu osoari espazio hauek bete eta bizitza ematen jarraitzeko gonbitea egiten diogu.”

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu

Kanal hauetan artxibatua: Gaztetxeak  |  Nafarroako Gobernua  |  Iruñea

Gaztetxeak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-17 | Miren Osa Galdona
Sestaoko kulturguneak salatu du gune autogestionatuak ez duela lekurik Udalaren plan estrategiko berrian

Sestaoko Udalak plan estrategiko berria du esku artean datozen urteetarako. Herritarrekin eginiko lehen bilera irekian Sestaoko Txirbilenea kulturguneko  kideek gune autogestionatua kinka larrian egon daitekeela salatu dute. Udalaren ustez, hainbat kolektibok erabiltzen dituzten espazioak “ahultasun” guneak izan daitezkeelako. Kultuguneko kideak interpelatuta sentitu dira Udalak esandakoarekin eta “eurena dena” aldarrikatu dutela nabarmendu dute. Parte-hartze... [+]


"Gasteizko Gaztetxeak 30 urte" liburua
Borroka baten transmisioa, borroka berriak elikatzea xede

Maiatzaren 12an aurkeztu zuten Gasteizko Gaztetxearen 30 urteko bizitza jasotzen duen liburua, Gaztetxean bertan. Hemen duzue kronika.


2018-05-16 | Topatu.eus
Iruñeko Maravillas gaztetxea arriskuan dagoela jakinarazi dute

Orain dela zortzi hilabete pasatxo sartu ziren Iruñeko Alde Zaharreko eraikin batean auzoko zenbait kide, gune autogestionatu bat sortzeko asmoz. Hala ere, Gero Bai-ren jarrera salatu dute, lehenengo minututik bide errepresiboaren aldeko hautua egin duela gaineratuz. 


Anakrusa 03: Kaskezur
MULTIMEDIA - Blai, gazteon telebista

Kaskezur taldeak eskaini du kontzertua Intxaurrondoko Letaman gaztetxean Anakrusaren hirugarren saioan. Musikaz eta militantziaz eztabaidatu dugu EHZko Ion Irazabalen eta Olatz Salvador musikariaren laguntzaz.


2018-05-11 | Arabako Alea
Gasteizko Gaztetxeko 30 urteko bidaia liburu bilakatu dute

Gaztetxean aritutako belaunaldi zahar eta berrien ekarpenak jaso dituzte kontakizun, marrazki eta argazkiez osatutako liburuan.

 


2018-04-24 | Antxeta Irratia
Bizitza eredu askatzailea aldarrikatu du Irungo Lakaxita gaztetxeak bere festa handian: Jaion

Lakaxita gaztetxeak bere egun handia bizitu zuen larunbatean, Jaion bestarekin. Joan den urtean atseden hartu ondotik, inoiz baino indartsuago itzuli da besta aldarrikatzaile eta kale okupatzailea: “Autogestioak egingo gaitu aske” lelopean.


2018-04-24 | Antxeta Irratia
Gaztetxearen beharra argiztatu du Hendaiako Sasikok, aste erabakiorrean

Herritarren babes handia jaso du Hendaiako Sasiko Gaztetxeak antolatutako Argi Hasteak. Larunbatean 70 bat lagun bildu ziren antolatu bazkarian, eta kasik bi urteotako okupazioan gaztetxetik iragan diren musika taldeen kontzertuen ondotik ere, igandean bertso saio batekin borobildu zuten astea.


2018-04-24 | Hala Bedi
"30 urte" oholtza gainean islatuta

“30 urte” diska aurkeztu zuen aurreko larunbatean Gasteizko Gaztetxeak, grabaketan parte hartu duten talde ezberdinek kontzertu txikiak eskainiz. Apirilaren 28an Prudentzi Eguna ospatuko dute Alde Zahar osoan barrena.

 


2018-04-17 | Euskal Irratiak
Hendaiako gaztetxearen argia kanporatzeari aurre egiteko

Baionako epaitegi gorenak apirilaren 23an Hendaiako Sasiko gaztetxeari buruzko erabakia emango du. Gaztetxeko kideek argi dute kanporatuak izanen direla eta hori salatzeko Argi(h)astea ekimena antolatu dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude