Manuela Carmenak Madrilgo kaleetako izen frankistak ezabatuko ditu

  • Espainiako hiriburuko udalak Memoria Historikoaren Legea bete nahi du, hiritar eta udal taldeek osatutako “prozesu parte hartzaile” baten bidez 170 kaleren izenak aldatuz.


2015eko uztailaren 07an - 10:28
Manuela Carmena, Madrileko alkateak esan du Memoria Historikoaren Legea errespetatuko duela (Argazkia: 20minutos)

Manuela Carmena, Madrilgo alkateak 1936ko altxamendu frankista, Gerra Zibila edota errepresio frankistaren gorespena iradoki dezaketen kaleen izenak aldatu nahi ditu. Kasu nabarmenenak Plaza de Arriba España, Pasaje del General Mola edota Caídos de la División Azuleko kaleen izenak dira, besteak beste.

Udal Gobernuak adierazi duenez auzotarrek erabakiko dituzte kale berrien izenak. Lehen alternatiba berdintasun politikak ezartzea da. Horretarako, Emilia Pardo Bazán idazlea edota Dolores Ibárruri “Pasionaria” emakumeak omentzea pentsatzen ari dira. Beste alternatiba auzo bakoitzeko auzotar ilustratuen izenak jartzea da, baina horrek, halabeharrez bertakoen inplikazioa behar du. Rita Maestre, Ahora Madrilgo bozeramaileak esan du irizpideak Legea “errespetatzea”, herritarrak izenen aldaketetan “parte hartzea” eta beraien “oniritzia” jasotzea direla.

Memoria Historikoaren Legea 2007ko abenduan sartu zen indarrean. Mandatuak helburu du bai Gerra Zibilean bai Frankismo garaian indarkeria eta jazarpena pairatu zutenen eskubideak errespetatzea. Hala ere, Madrilgo Udalak ez du inoiz legea bete eta jarrera horrengatik 2015eko otsailean Ana Botella, Madrilgo alkate ohia epaitegietan salatu zuten. Antonio Ortiz historialariak eta Memoria Historikoaren berreskurapenaren elkarteak egindako txostenaren arabera hiriburuko170 kale, monumentu eta plazek 1936ko estatu kolpean eta errepresio frankistan parte hartu zutenen izenak goraipatzen dituzte.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude