"Arrazismoa ez da kolore jakin batekoa, arrazismoa unibertsala da. Sekulako arrazismoa dago beltzen eta mairuen artean, edo Hego Amerikan beltzen eta indigenen artean. Askok dio, eta ni haserretzen naiz: “Arrazismoa zuria da”. Gezur hutsa. Zuriaren arazoa da historiarekin boteretsuena bihurtu dela, eta orduan bortitzena bera dela, baina arrazista mundu guztia da. Zer gertatuko litzateke beste bat balego boterean? Berdina. Arazoa gizakiaren eta boterearen arteko harremana da. Etsigarria eta tristea da, badirudi edozein arrazatakoa izanda ere edozein gizakik boterera iristen bada eta botere pixka bat hartzen badu izugarri gustatzen zaiola bere azpitik dagoena txiki-txiki egitea".
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2131/manu-chao-arrazismoa-unibertsala-da