Manifestazioak hasi dira Hego Euskal Herriko hiruburu guztietan


2009ko maiatzaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Albistearen ordua: 12:00

Jada hasi dira Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko manifestazioak. Goizean zehar pikete informatiboak ibili dira hainbat herri eta eta txokotan. Grebaren jarraipena ezberdina da. Tolosan, Hernanin, Azkoitian, Gernikan edo Bermeon guztia itxita dagoen bitartean, beste herri batzuetan normaltasuna da nagusi, adibidez, Eibarren, Gasteizen edo Arrasaten. Manifestazioaren amaieran sindikatuek euren balorazioa egingo dute. Istiluak ere izan dira. Goizean zehar Ertzaintzak bost lagun atxilotu ditu: Donostian, Trapagaranen, Gasteizen eta Irunen. Azkenengo horren testigu izan da ARGIAko kazetari bat. Argazkiak ateraz gero, kamera hautsiko ziotela esan diote ertzainek. Hiriburu guztietako El Corte Ingles saltokien aurrean kontzentrazioak izan dira. Hain zuzen ere, Gasteizko atxilotuetako bat aipatu saltokiko langileei sartzea oztopatu nahi zien pikete bateko kidea zen, Barne Sailak jakitera eman duenez.

ARGIAn goiz osoan zehar kazetari eta kolaboratzaile sareak emandako informazioarekin ari gara greba jarraitzen, Twitter bidez, beste hainbat lagunekin batera.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude