argia.eus
INPRIMATU
Manifestazioak Bruselan NATOren goi-bilkuraren kontra
  • Goi-bilera ostegunean bukatuko da eta 3.500 polizia eta 900 militarrek babestuko dute. Hiriaren erdialdea saihesteko esan dute goi funtzionarioen joan-etorriak errazteko.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko uztailaren 12a
Bruselan asteazkenean egindako ekintzetako bat (Argazkia: Antimilitaristas.org)

Alternatiba Antimilitarista -MOC taldeak Bruselan egin diren ekintzetan parte hartu du. Europako Antimilitarista Sareko kideek eta Nazioarteko Gerren Erresistententeek NATOren “izaera kriminala” salatu nahi dute planetaren bizitza suntsitzen duen heinean.

Honek ikustarazten digu erakundearen “rol suntsitzailea” gerraren negozioaren bidez, mugen militarizazioaren bidez eta ejertzitoek euren baitan planteatzen duten bizitzaren aurkako gerrari ekarpena eginez. Aberatsen interesen alde borrokatzen dute eta pertsona behartsuen “esplotazio eta txirotze egoera” areagotzen dute.

Zazpi pertsona atxilotu dituzte eta hirian militar asko dabil segurtasunagatik.

Beste eragile batzuek ere egin dituzte protestak. Europako Parlamentuko Europako Ezker Unitarioa / Iparraldeko Ezker Berdea talde konfederalak manifestazioa deitu zuen uztailaren 7an Bakea handi egin berriro lelopean. “Pobreziaren, klimaren eta errefuxiatuen arazoen aurrean militarizazioari lehentasuna ematen dion logikaren aurka” daudela adierazi zuten.

No-NATO taldeak,bestalde, asteazkenean protesta egin zuen Ciquentenaire parkean, NATOren egoitza aurrean, gobernariak bakearen inguruan hitz egin zezaten eskatzeko.