Manifestazioa egin dute ELA eta LABek deituta gehiengo sindikala errespetatzeko eskatzeko

  • Astearte goizeko 10:30etan hasi da ELA eta LAB sindikatuek deituriko manifestazioa, Gasteizen. Uztailaren 22an gizarte elkarrizketaren mahaiaren harira Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek, CCOOk eta UGTk negoziazio kolektiboaren inguruan sinatutakoa salatu dute eta “bozetan langileek aukeratutako gehiengo demokratikoa” errespetatzeko aldarrikatu dute.


2016ko irailaren 20an - 09:28

Manifestazioa Lehendakaritzaren egoitzaren aurrean amaitu da eta bertan hitza hartu dute ELA eta LABeko idazkari nagusi Adolfo Muñoz eta Ainhoa Etxaidek. Muñozek “gobernuak patronalari emandako babesa sindikalgintzaren askatasunaren aurkako erasoa” dela adierazi du eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio akordioa bertan behera uzteko. Urkullu buru duen gobernuak “patronalaren ‘erabakitzeko eskubidea” babesten duela gaineratu du.

“Aztertzen ari direna patronalaren boterea oztopatzen duena erditik kentzea da. Gu oztopo bat gara eta erditik kendu nahi gaituzte”, azaldu zuen Etxaidek irailaren 12an izandako manifestazio deialdiaren aurkezpenean.

Twitterren #IruzurrikEz traola erabiltzen ari dira informatzeko. Azpian txio jarioa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Industria agortu eta gero, zer?

Beriain (Nafarroa), 1974ko otsaila. Potasas de Navarra enpresako langileek greba egin zuten, besteak beste, aurreko urtean Motor Ibérica lantegiko langileek egindako grebak bultzatuta. Ez zen, beraz, Nafarroako industriako lehen greba, ezta Potasasena ere. Baina Potasas... [+]


Eguneraketa berriak daude