Manifestazioa deitu du ekainaren 23rako AHTrik EZ Lautada plataformak

  • Plataformaren arabera, proiektuaren lanen ondorioz, herria isolatuta geldituko litzateke autobidea eta trenaren artean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 29an - 08:57

AHTrik EZ Lautada plataformak iragarri duenez, manifestazioa egingo dute ekainaren 23an Agurainen. Ostiralean, Arabako Batzar Nagusietako alderdi politikoetako ordezkariak Iruñea-Gasteiz konektatzeko Abiadura Handiko Trenaren proiektuak Lautadan eragingo lituzkeen kalteak ikusten egon ziren, eta herritarrek harrera egin zieten proiektuaren aurka zituzten argudioak planteatuz.

Proiektuak eragin handia aurreikusten du zonalde horretan. Izan ere, 900 metroko luzera, 100 metroko zabalera eta 22 metroko sakonera izango lukeen lubaki bat egin beharko lukete. Ondorioz, herria isolatuta geratuko litzateke autobidea eta trenaren artean.

Plataformak aurreko larunbatean Mirutegiko gurutzera antolatutako mendi martxaren bitartez hasiera eman dio ekimen ildoari.

Jardunaldiak Agurainen

Era berean, ekainaren 15ean jardunaldiak antolatu dituzte Aguraingo Harresi Aretoan, 19:00etatik aurrera. Plataformako bozeramale Iñigo Leza, Aramaioko alkate Lierni Altuna eta David Hoyos eta Josu Larrinaga EHUko irakasle eta adituak izango dira hizlariak. 

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


Eguneraketa berriak daude