Manifestazio gehiago iragarri dituzte pentsionistek maiatzerako

  • Euskal Herriko pentsionistek batzorde koordinatu bat sortu dute, “hobeto” antolatzeko asmoz. Maiatzaren 5ean eta 26ean mobilizazioak iragarri dituzte Gasteizen eta Iruñean.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko apirilaren 20a
Martxoaren 17an Bilbon egindako mobilizazioa

“Pentsio duinak” aldarrikatzen jarraituko dutela adierazi dute eta ez dutela amore emango 1.080 euroko diru sarrera “duina”  izan arte. Martxoaren 17ko mobilizazioetan lortutako arrakasta errepikatu nahi dute antolatzaileek.

Bizkaiko pentsiodunen plataformako bozeramaile Xabier Isasa adierazi du astelehenero hiri eta herrietan egiten diren elkarretaratzeei egitura bateratua emateko asmoz deitu dituztela manifestazioak. Lehenengoa estatu mailakoa izango da eta bigarrena, momentuz, Euskal Herriko bi hiriburutan soilik egingo da. Bietan eskatu die herritarrei kalera ateratzeko, Madrilgo, Gasteizko nahiz Iruñeko gobernuek entzun behar baitituzte herriaren eskariak.

Kanal honetan artxibatua: Pentsioak

Pentsioak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-23 | ARGIA
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak pentsionistekin bat egin eta emakumeentzat pentsio duinak eskatuko ditu

Emakumeek egiten dituzten lanen aitortzaren aldarrikapenak erdigunera ekarriko dituzte Bilbon egingo den elkarretaratzean.


Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako bultzatzaileek bat egin dute larunbateko pentsionisten manifestazioarekin

Pentsionistek, astelehenetako mobilizazioaz gain, larunbaterako manifestazio bat antolatu dute. Protesta horrekin bat egin dute Euskal Herriko eskubide sozialen karta bultzatzen duten eragile sozial eta sindikalak.


2018-05-21
Milaka pentsiodun irten dira kalera asteleheneroko protestan: larunbateko manifestazioetara deitu dute

Azken astelehen guztiz bezala, milaka pentsiodun irten da herri eta hirietako karriketara beren bizi baldintza eskasak salatu eta pentsio duinak aldarrikatzeko. Datorren larunbatean, maiatzak 26, burutuko den manifestazioetan parte hartzeko dei egin dute.


2018-05-07 | Miren Osa Galdona
EAJ-PP arteko akordioak ez ditu pentsionisten aldarrikapenak isildu

Indar erakustaldia egin zuten pentsionistek beste behin Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Milaka pertsona bildu ziren PPk eta EAJk hitzartutako igoera nahiko ez zela izan aldarrikatzera. Maiatzaren 26rako ere mobilizazioak iragarri dituzte.


2018-05-06 | Juan Mari Arregi
Bat eginik pentsionistak desmobilizatzeko

PPren eta EAJren interesak batu egin dira Estatuko Aurrekontu Orokorrak salbatzeko, pentsionistak hauteskunde-merkantzia balira bezala erabilita.


2018-04-26 | Juan Mari Arregi
Bat eginik pentsionistak desmobilizatzeko

PPren eta EAJren interesak batu egin dira Estatuko Aurrekontu Orokorrak salbatzeko, pentsionistak hauteskunde-merkantzia balira bezala erabilita.


2018-04-25 | ARGIA
EAJ eta Rajoyren gobernua akordiora iritsi dira: pentsioen igoera, aurrekontuak erraztearen truke

EAJk iragarri duenez, Espainiako Gobernuak onartu du pentsioak Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera igotzea 2018an eta 2019an, aurreikusita zegoen pentsio minimoen %3ko igoeraz gain.


Pentsio sistema publiko eta propioaren aldeko manifestazioa, apirilaren 22an

Espainiak pentsioak %0’25 handitzea kritikatu, eta, horren aurrean, Kontsumo Prezio Indizearekin batera igoko diren pentsioak defendatu dituzte Sasoian eta Pentsionistak martxan elkarteek.


2018-04-15 | Juan Mari Arregi
Defentsak %10,7; pentsioek %0,25

Gobernu batek aurkezten dituen Aurrekontu Orokorrak bere balio sistemaren eta ideologiaren ispilu izan ohi dira. Espainiako Estatuaren kasuan –Hego euskal herritarrei ere eragiten die–, oso ongi islatzen du balioen sistema hori: kapitalaren eta AEBak bezalako potentzia handien zerbitzura dagoen gobernu neoliberala da, NATO erakunde militarrari gero eta ekarpen handiagoa egiten diona.


2018-04-01 | Igor Agirre
Pentsio duina: denon lanak, denon eskubidea

Euskal Herriko pentsionistak kalera irten dira pentsio duinak aldarrikatzera. Bosgarren urtez jarraian, Hego Euskal Herriko erretirodun eta alargunek %0,25eko igoera jasoko dute beren ordainsarietan. Gutxieneko pentsioa 1.080 euroan jartzearen beharra azpimarratu dute, pentsiodun askok –nagusiki 65 urtetik gorako emakumeek– bizi duten pobrezia egoera salatuz.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude