argia.eus
INPRIMATU
Maite Ruiz de Austri zuzendariak jasoko du Zinemasteako Gutako bat saria

2010ko otsailaren 16a
Zinemastea

Otsailaren 22an abiatuko den 'Zinemastea v.2' jaialdiak Maite Ruiz de Austri animazio zuzendaria sarituko du aurten. Ikus-entzunaren munduko profesional arabar bati eman ohi zaion Gutako bat saria jasoko du idazle, gidoilari, ekoizle eta errealizadoreak. Bost film luze eta telebistarako bi serie zuzendu ditu, besteak beste.