Maider Lopez artista donostiarrak Proyecto coches bere egitasmo berria aurkeztu du. Proiektuaren baitan, Ataskoa izeneko ekintzan parte hartzeko deia egin du. Hilaren 18an, Intza herriko mendi bide batean 100 edo 150 auto inguruko ilara sortzea da Lopezen asmoa. "Irudi bitxi bat sortu nahi dut; ekintza inozo bat", esan du artistak.