Maiatzaren Plazako Amen elkarteko presidentea atxilotzeko agindu dute, jendetzak babestu du

  • 87 urteko Hebe de Bonafiniren atxiloketa Marcelo Martínez de Giorgi epaile argentinarrak agindu zuen, de Bonafini ez baitzen deklaratzera joan abuztuaren 4an, hark egindako zitazioan. Maiatzaren Plazako Amen fundazioak kudeatzen dituen etxebizitza sozialak eraikitzeko programa bat dela-eta administrazioarekiko iruzurra egin ote zuten ikertzen du epaileak. Beste 42 pertsona ere deklaratzera deitu ditu, azken bi gobernualdietako politikariak horietako asko.


2016ko abuztuaren 05an - 10:59

Telesur-i egindako adierazpenetan de Bonafinik azaldu du Mauricio Macriren gobernua amak plazara joatea galarazten ari dela, erakundearen bi milagarren martxa datorrelako. “Ez dute nahi gure borrokarekin jarrai dezagun, baina beti izango gara galdu duten edo beren lana galtzeko beldur den jendearen alboan”.

De Bonafini ez zen uztailaren 6an epaileak egindako deialdira joan eta abuztuaren 4ean berriro huts egin duenez Poliziak behartuta deklaratzera joango zela aurreikusten zen. Baina Poliziak ez du lortu Bonafini Amen elkartearen egoitzan atxilotzea, Maiatzaren Plazara joan baita kideekin batera, 1977ko apirilaren 30etik geroztik egin bezala. Bertan bildu diren manifestarien babes zabala ikusita han ere ez du lortu Poliziak de Bonafini atxilotzea. Agindua atzeratu egin behar izan du epaileak.

Naiz.eus-ek argitaratu duenez, De Bonafinik “lotsagarritzat” jo du Polizia Amen elkartera bidali izana eta gaineratu du ez dela atxilotua izatearen beldur, “askotan” espetxeratu baitzuten diktadura garaian. “Desagerrarazi nahi gaituzte, baina gu hil arren borrokatzen jarraituko dugu”, adierazi die kazetariei plazan bertan.  

Mauricio Macriren gobernua gaitzetsi du eta “herria jazartzea” leporatu dio. Martínez de Giorgi epaileari bidalitako eskutitz batean de Bonafinik azaldu du ez dela deklaratzera joan bere esanetan duela ia 40 urtetik “erasoak” jasaten dituelako “gaizki deituriko justiziaren partetik”.

Sare sozialen bidez traola erabili dute erabiltzaileek De Bonafiniren aldeko babesa erakusteko.

Telesur-ek abuztuaren 4eko argazkiak argitaratu ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Desobedientzia zibila
2024-04-10 | ARGIA
Eragozpen fiskala bultzatzeko kanpaina abiatu dute, herritarren dirua ez dadin gastu militarrera bideratu

Gerra hots eta karrera armamentistiko betean, eragozpen fiskalera animatu ditu herritarrak KEM-MOC talde antimilitaristak, errenta aitorpena egiterakoan gure dirua ez dadin erabili gastu militarra handitzeko. Herritarrei laguntzeko bulegoak ireki dituzte EAEko hiriburuetan eta... [+]


Blokeo egunaren harira, gibelapenezko 800 euroko isuna jaso dute bederatzi bakegileek

Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.


Euskarazko brebeta azterketen emaitzak banatzeko ekitaldia eginen dute uztailaren 12an elkargoan

Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin, euskaraz erantzundako zientzietako azterketen zuzenketa antolatu dute asteartean Baionako Arteen Hirian, eskatzen diren baldintzak errespetatuz.


2022-07-04 | Hala Bedi
Peio Jorajuria (Seaska)
"Bide guztiak itxiak zirenez desobedientziaren bidea hartu dugu"

"Duela gutxi arte osoki euskaraz egiten zuten gure ikasleek brebeta eta orain zientzietako froga euskaraz egitea debekaturik dugu".


Eguneraketa berriak daude