Maiatzaren 6an egingo dituzte emakume abertzaleen VII. topaketa feministak, Berriozarren

  • Botere(tze) feministari buruz eztabaidatuko dute, 'Indar bat gara gu' lelopean. Goizean mahai-ingurua eta arratsaldean tailer ugari eskainiko dituzte, eta bukatzeko, jaialdi feminista.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko apirilaren 19an - 08:18

Hamabost urte bete ditu aurten Euskal Herriko Bilgune Feministak, eta urteurreneko ospakizunen barruan emakume abertzaleen VII. topaketa feministak antolatu dituzte maiatzaren 6rako: Berriozarren egingo dituzte, Indar bat gara gu lelopean.

Trantsizio feminista eta botere(tze)a izango dituzte eztabaidagai, eta honelako galderei erantzuten saiatuko dira: "Nola ikusten dugu feminismoa Euskal Herrian? Nola aliantzak, militantzia, kolektibitatea, konpromisoa eta lidergo feministak? Nolakoa da feminismotik sortu nahi dugun boterea?". Hamabostgarren urteurrenaren webgunean dago izena emateko aukera.

Gif lehiaketa

Topaketara begira GIF feminista lehiaketa bat ere jarri dute abian. Helbide honetara bidali beharko dira aurkeztutako lanak: komunikazioa@bilgunefeminista.eus . Irabazlea ausaz hautatuko dute eta Bilgune Feministako materiala zein topaketetako sarrera izango ditu opari.

TOPAKETEN EGITARAUA

9:15 Izen-ematea

10:00 Irekiera ekitaldia 

10:30-13:30 Indar bat gara gu: trantsizioan, boteretuz goaz hitz anitzetako mahai- ingurua. Marta Luxan, Amaia Zufia, Izaskun Garcia, Iratxe Retolaza, Sandra Barrenetxea, Ainhoa Narbaiza, Edurne Epelde, Silvia Rugamas, Riosby Fernández, Arantza Santesteban, Josune Ortiz, Mauge Cañada, Saioa Iraola eta Miren Aranguren.

14:00-16:00 Bazkaria

16:30-18:30 Indar bat gara gu: boteretzea gorpuzten Tailerrak

    1. Feministak on-line eragiteko prest?
    2. Baratze bat nahi dugu egin;
    3. Euritan eta Irrintziaren oihartzuna proiekzioa eta tertulia;
    4. Betiko leloaren, betiko leloa?
    5. Identitateen saltsan, Drag King tailerra
    6. Gorputzak badaki, osasunaren autogestioa
    7. Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du
    8. Autodefentsa Feminista tailerra
    9. Gorputzak astindu
    10. Prekarietatearen aurrean, saretuta mahai-ingurua.

19.00 Kale-okupazioa + Amaiera ekitaldia

22:00 Musika jaialdi feminista. Kontzertuak: Drumkoprters, Prosodia, Humus, La Basu, DJ Ramsex, DJ Ira

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


"Gazteok zutik eta mugimenduan gaude, errealitate gordin baten aurrean"

Askotariko erresistentziak gorpuzten eta aldarrikatzen ditu Aiert Alberdi kantautore oñatiarrak oholtzan zein egunerokoan: gaztea, genero disidentea, euskalduna, langile klasekoa eta herri txikikoa… Musika eta feminismoa ditu indarkeria patriarkalari aurre egiteko... [+]


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Eguneraketa berriak daude