argia.eus
INPRIMATU
Maiatzaren 2tik aurrera Hegoaldean kirola egin ahal izango da 6:00etatik 10:00etara edo 20:00etatik 23:00etara
  • Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak eman du arauen berri ostegun honetan eta ondoren zehazten dira maiatzaren 2tik aurrera egin ahal izango diren jardueta berriak eta ordutegiak.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 30

Maiatzaren 2tik aurrera egin ahal izango diren jarduerak eta ordutegiak:

Kirola: Bi txandatan egin ahal izango dira, beti ere banaka eta egunean behin, 14 urtetik aurrerako pertsonentzat: 6:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 11:00etara. Ordutegi horietan denbora mugarik gabe. Mendekotasun lanetan ari direnek ordutegi honetan ere egin ahal izango dute: 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara.

Adinekoak. 70 urtetik gorako pertsonek txango bat egin ahal izango dute: 10:00etatik 12:00etara eta 7:00etatik 8:00etara. Salpuesbena: ezingo dira atera koronabirusa pasatzen ari direnak eta berrogeialdian daudenak.

Haurren txandak. 14 urtetik beherakoen orain arteko ordutegiak aldatzen dira eta larunbatetik aurrera honakoa da: 12:00etatik 19:00etara.

Udalerri txikiak: Ez dute aipatutako araurik jarraitu behar eta 5.000 biztanle baino gutxiago duten udalerrietan arau hauek ez dira indarrean sartzen eta kirola edo txangoak egin daitezke edozein ordutan, 6:00etatik 12:00etara.

Baratzeak. Larunbatetik aurrera, halaber, autokontsumorako baratzeak landu ahal izango dira udalerrian bertan edo ondoko udalerrian baldin badira.