Maiatzaren 4an Kanboko Arnaga jauregian izanen da bakerako nazioarteko ekitaldi berria

  • Ipar Euskal Herriko hautetsien ordezkariek eta Foro Soziala, Bake Bidea eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeak Baionan gaur iragarri dute euskal gatazka armatua amaitze bidean antolatu duten hurrengo urratsa. Kanbon izango da, Arnaga jauregi ospetsuan, eta bertan nazioarte mailako ekitaldi handi bat burutuko dute maiatzaren 4an.


2018ko apirilaren 23an - 16:46

Minutu batzuetako atzerapenarekin –eta galderarik onartuko ez zela ohartaraziz– 16:45etan hasi den prentsaurrekoan egin dute Kanborako deia. Bertan, Bake Bideako Anais Funosasek eraman du, euskaraz eta frantsesez, ekitaldiaren haria. Jean Rene Etxegarai eta Kotte Ezenarro, Iparraldea egituratzen duen Herri Elkargoaren lehendakari eta lehendakariordea, mintzatu dira hautetsien izenean, ondoan zutela Alain Hiriarte Hiriburuko alkatea ere.

Raymond Kendal Interpoleko buru ohi eta Harremanetarako Nazioarteko Taldearen kideak egin du frantsesez bake prozesuaren bidean maiatzaren 4era iragartzen den ekitaldiaren aurkezpena, frantsesez, agiri bera irakurri dutelarik euskaraz Funosasek eta espainolez Foro Sozialeko Agus Hernanek.

Maiatzaren 4rako zabaldu duten deialdian laburbildu dute 2011n Aieten hasi eta 2017an armagabetzearekin garatutako bide neketsua, "Europako azken gatazka armatua" bideratzeko egindako lana eta iragarri dute urrats berriak epe laburrean etorriko direla. Denei egin diete dei bakearen alde konpromiso berri bat hartzera.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETA-ren amaiera
2020-10-20 | Euskal Irratiak
Egoitz Urrutikoetxea
"Badirudi Frantziako justiziarendako, negoziazio batzuetan parte hartzea, gaizkile elkarteko kide izatea eta ekintza terroristak prestatzea dela"

Josu Urrutikoetxearen aurka bi auzi iragan behar dira aste huntan Pariseko auzitegi korrekzionalean. Biak ere ETA talde armatuko kide izateagatik dira, baina mementu desberdinetan.


Euskal sozialdemokraziaren koordinatzaileak eskainitako elkarrizketaren harira

Zer esan dezakegu, Euskal Herriaren aurka Espainiak eta Frantziak darabilten konfrontazioari buruzko kontraesan nagusirik planteatzen ez dutenez? Zergatik, garrantzi handiko aukera mediatiko horren aurrean, ez da planteatzen Euskal Herriaren nazio eta gizarte arazoa? Zergatik ez... [+]


2019-05-10 | ARGIA
Alfredo Pérez Rubalcaba espainiar politikaria hil da

Iktus baten ondorioz hainbat egunez ospitalean egon ondoren, ostiral eguerdian hil da Perez Rubalcaba. PSOEko idazkari nagusi ohia eta besteak beste Espainiako Barne ministro izandakoa, haren eragina nabaria izan zen ETAren azken garaian Espainiako Estatuaren estrategia... [+]


2019-02-04 | ARGIA
Frantzian euskal preso baten azken epaiketa abiatuko da

David Pla eta Iratxe Sorzabal epaituko dituzte Parisen otsailaren 4an eta 5ean. 2015eko irailean atxilotu zituen Frantziako Poliziak Baigorrin.


Eguneraketa berriak daude