Maiatz literatur aldizkariak 25 urte bete ditu hil honetan. Urte horietan 43 zenbaki kaleratu dituzte eta 44. zenbakia ere bidean da. Bi aste barru kaleratuko dute eta ohi bezala estilo guztietako testuak bilduko ditu. 25. urteurrena ospatzeko solasaldiak antolatuko dituzte maiatzean. Horrez gain, literatur aldizkariaren ondare osoa Interneten jartzeko asmoa dute. Ale batzuk www.armiarma.com web gunean daude dagoeneko.