argia.eus
INPRIMATU
Maiana Bidegain: "Isiltasunaren legea instituzioa bilakarazi dute militarrek Uruguain"

2007ko urriaren 01a

"Secretos de lucha dokumentalarekin jendea hunkitu nahi dut (...) Nire aldetik Uruguain ibili naiz ikerketak egiten, eta dokumentuetan nire senideen izenak agertzen ziren... Eta dokumentu horiek komentatzea galdegiten nien izeba edo aitari. Baina batzuetan, mingarriegia zitzaien gauza jakin batzuk aipatzea... Eta filmean ez ditut sartu, eta nire ustez, nire filma onartu baldin badute, horregatik izanen da. Ez nien minik egin nahi, errespetuz egin dut dokumental hau (...) Diktadura amaitu zenean, iragana ahaztu behar zela agindu zuten militarrek. Bakearen baldintza bat izan zen, eta Uruguaiko Gobernua azken bi urteetan baizik ez da hasi garai ilun hori aipatzen (...) Sinesten dugunaren alde borrokatzea libre dugu. Borroka armatua ez dela hautu ona erakusten du filmaren amaierak, eta nik ere hori pentsatzen dut. Gero, errepresio eta diktadura baten garaian izatea, ulertzen ahal da... Baina elkarrizketaren aukera baldin bada, aukera horren alde egin behar da." (2007-09-29)