argia.eus
INPRIMATU
Maia Duguinek jaso du Juan San Martin Beka

2007ko urtarrilaren 02a

Eibarko Udalak Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzaz euskarazko ikerketa sustatzeko antolatutako 2006ko Juan San Martin beka Maia Duguinek irabazi du, Argumentu isilen tipologiatik orotariko teoriara proiektuarekin. Aurtengo edizioaren gaia linguistika eta toponimia ziren.