Magufismoaz eta feminismoaz

  • ARGIAko 2.509 zenbakian June Fernandezek idatzitako Magufak irakurri du artikuluegileak. Ez dio Fernandezen tesiari osoko helegitea egin nahi, baina hark eginiko adierazpenen aurrean beste ikuspuntu bat aurkeztu du.


2016ko ekainaren 07an - 09:57

Arreta handiz irakurri dut ARGIAko aurreko zenbakian June Fernandezek idatzitako Magufak izenburuko artikulua.

Nire ustez, June Fernandezen ikuspuntua eta nirea bi esperientzia ezberdinetatik abiatzen dira, beraz honako erantzunak, erantzuna bada, ez du June Fernandezen tesiari osoko helegitea egin nahi, baina bai berak eginiko adierazpenen aurrean beste ikuspuntu bat aurkeztea.

Ni ez naiz Erdialdeko Amerikan egon, eta ez dut aukerarik izan hango emakume aktibisten baloreak eta sinesmenak bertatik bertara ezagutzeko, beraz, ez naiz sartzen eremu horretan, eta ez dut zalantzan jartzen bertako hainbat sinesmen praktikak kolonialismoari aurre egiteko baliagarriak izan daitezkeela. Bat egiten dut June Fernandezekin gauza batean, funtzionatzen duenak funtzionatzen du, nahiz eta ez eduki espektroskopia bat edota froga bat zientifikoki balioztatuta.

Hala ere, gu Europan bizi gara eta ni Grezian bizi izan naiz 5 urtez, bertan alderdi neonazi baten gorakada ikusi izan dut, eta zerbaitek bereizten baldin badu nazismoa gainontzeko faxismoetatik, hain zuzen, helburu politikoetarako pentsamendu magikoa erabiltzea da. Helena Blavatsky izan zen Europan nagusitu den “magufismoaren” ideologoetariko bat. Modernitatearen aurkako erreakzio erromantikoaren testuinguruan. Berak sortu zuen elkarte teosofikoa eta semitak espiritualki degeneratutzat jo zituen, bere ustez Australiako aborigenak, adibidez, arrazari dagokionean gutxiagotuak ziren. Ez bazuen harreman zuzenik izan nazismoarekin, 1891n hil baitzen, 1917. urtean sortutako Thule elkarteak teosofiaren jarraitzaileekin izan zituen harremanak. Thule elkarteko kideek Aleman Langileen Alderdia sortu zuten, geroago Alemaniako Alderdi Nazional Sozialista bilakatuko zena. Naziek hainbat espedizio burutu zituzten Tibet aldera, haien ustezko arraza ariaren balio espiritualen gotorlekura. Ernst Schäferrek espedizio bat bultzatu zuen, eta 1938ko apirilean analisi pseudozientifikoak eraman nahi zituen, nazien doktrina egiaztatuko lukeena. 3. Reichen zaletasun handia zegoen okultismo eta esoterismoarekiko. Grezian, berriz, Epsilon taldea dago, greziarren arraza antzinako jainkoek bidalitako estralurtarrek sortu zutela deritzote. Gamma gurutzea, svastika delakoa, eta agur faxista justifikatzeko pentsamendu magikora jotzeko ohitura daukate Urrezko Egunsentiko kideek.

Eta hemen ere, Europan eta estatu mailan magufismoaren aldetik diskurtso antifeministak eta homofobo larriak bultzatzen ari dira. Esate baterako, Jose Luis Camachok, bere Mundo oculto Youtubeko kanalean, zein Rafael Palaciosek, bere webgunearen bidez, genero teoria eta feminismoaren aurkako mezuak eta tesiak zabaltzen dituzte. Horiez gain, magufismoak elite atzean beti ipintzen du herri “judutar” madarikatua.

Beste aldetik, feministak eszeptizismoaren aldeko plataformetan antolatzen ari dira, adibidez More women into scepticism, Skepchicks eta Escepticas kolektibokoek ideologia feminista zein LGBTren aurkako zurrumurruen aurka borrokatzen dute eszeptizismoaren ikuspuntutik. Beraz zerbaitetan ez banago ados June Fernandezekin da berak ematen duen eszeptizismoaren deskribapenarekin, non jarrera patriarkalak omen dira nagusi. Auzia, nire ustez, askoz ere nahasiagoa da.

Modernitatea eta ilustrazioa zorretan daude hainbat emakumerekin, zalantzarik gabe. Adibidez, Emilie du Chateletek Newton eta Leibnizen ereduen arteko lotura eraiki zuen, harengatik dakigu gaur egun energia eta abiaduraren arteko harremana karratuaren proportziokoa dela. Hala ere, gaur arte inork ez du bere izena aipatzen ez institutuetan ezta ere unibertsitateetan. Fisikako akademiako ateak eta XVIII. mendeko fisikarien topaketen guneak (Parisko zenbait kafetegi) itxita zeuden berarentzat emakumea zelako. Egun batean, gizonez jantzi zen eta fisikariak biltzen zituen kafetegi batean agertu zen bazterketari aurre egiteko, orduz geroztik barruan sartzea lortu zuen. 200 urte beranduago egoerak ez zuen hobera egin, Lisa Meitner fisikari austriarrak bi arazo izan zituen. Emakumea izateagatik ez zioten laborategian lan egiten uzten eta Berlingo Unibertsitateko tailer batean hasi behar izan zituen bere ikerketak, 30 urteko lanen ondorioz, Alemaniak izan duen lehenengo unibertsitate irakaslea izatea lortu arte, baina beste arazo bat ere bazuen, judutarra zen, eta naziek boterea eskuratu zutenean Suediara erbesteratu zen, hala ere bere lankidea zen Otto Hahnekin elkarlanean jarraitu zuen postaz, biek asmatu zuten fisio nuklearra. Meitnerrek, beti postaz, Hahnek zituen korapiloak askatzen lagundu zuen. Azkenean Meitnerrek Einsteinek asmatutako e=mc2 ekuazioari ezker buruhausteari eman zion konponbidea. Meitner izan zen azken finean Einsteinen asmakizunari froga materiala eskaini ziona. Baina, ez zioten Nobel saria eman, nazien erregimenak Otto Hahn presionatu zuen Meitnerren izena agertu ez zedin. Gizadia zorretan dago bi emakume horiekin eta haiek bezala zientzia munduan patriarkatuaren oztopoak gainditu eta eraitsi dituztenekin.

 

Juan Etxenike Almeida

@xare

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude