Madrilgo Udalak webgunea sortu du informazio faltsuak gezurtatzeko

  • Madrid Version Original webgunea sortu du Madrilgo Udalak. Komunikabideetan Udalari buruz argitaratzen diren informazioak zehaztu eta faltsuak direnak gezurtatuko dituzte. 


2015eko uztailaren 16an - 09:33
Datu ofizial eta egiaztagarrietan oinarritutako webgunea izanen da Madrid Version Original, Udalak adierazi duenez

Udal Gobernuak adierazi duenez, datu ofizial eta egiaztagarrietan oinarritutako webgunea izanen da, ez iritzirako edota eztabaidarako gunea. “Albiste baten jatorrian dagoen informazioa bere ibilbidean aldatua izan denean, informazio originala eskainiko du webguneak”.

Herritarren parte-hartzea ere bultzatu nahi du Carmenaren Udal taldeak proiektu horrekin. Beren dudak, argitaratutako ustezko informazio faltsuen gaineko galderak, aklarazioak nahiz iradokizunak egiteko helbide elektroniko bat jarri dute martxan.  

Oposizioa, proiektuaren aurka

Udaleko oposizioaren gehiengoa webgunearen aurka azaldu da. PPk salatu du “adierazpen eta prentsa askatasunaren aurkako erasoa” dela Carmenaren proiektua. PSOEk ere ez du begi onez hartu webgunearen irekiera, eta Udalari “kritikak jasotzeko” gaitasun falta egotzi dio.

FAPE Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioak gogor kritikatu du Madrid Version Original webgunea. Modu honetako ekimenek “zentsura ukitua” dutela adierazi dute. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komunikazioa
Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Ingurumenaren aldeko neurrien arintzea dakarren NPBaren erreforma onartu dute eurodiputatuek

Europako Batzordeak landutako Nekazaritza Politika Bateratuaren "sinplifikazioaren" alde bozkatu dute eurodiputatuek. 425ek egin dute alde, 130ek aurka eta beste 33 abstenitu dira.


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude