Madrilgo Gorteek ez dute frackinga debekatuko… PSOEk hala nahi zuen arren

  • Madrilgo Diputatuen Kongresuak, atzo egindako saioan, ez zuen onartu frackinga debekatzeko Izquierda Plural taldeak aurkeztutako ekimena, PPk, UPyDk eta CiUk aurka bozkatuta. EAJ, UPN eta FAC abstenitu egin ziren, eta PSOEk eta Amaiurrek, berriz, ekimenaren alde bozkatu zuten.


2013ko otsailaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Gasa fracking bidez ateratzen, Erresuma Batuan (Argazkia: Mirror news)

EAJren abstentzioak Arabako BBNNetako Ezker Batuaren ordezkarien kritika eragin zuen. Hain zuzen, erakunde bakoitzean frackingarekiko jarrera desberdina izatea leporatu zien EBk jeltzaleei. EAJk azaldu du ez dutela debekuaren alde bozkatu ekimenak estatu mailako araudia ezarri nahi zuelako, autonomia erkidegoen eskumenak errespetatu gabe.

Askoz ulergaitzagoa da PSOErena: Madrilen frackinga debekatzearen alde bozkatu dute, EAEn haren sustatzaile nagusiak izanda. PPk ere, orobat frackingaren defendatzaile izanik, teknika horrentzako debekua ezarri du berak gobernatzen duen Kantabriako erkidegoan. Esamoldea berritu beharrean gaude: aurrerantzean, eta frackingari dagokionez behintzat, “buru bakarrak, hainbat aburu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frackingaren arriskua
Gas naturalaren dilema Herbehereetan: prest gaude Groningen hobia ixteko?

Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea... [+]


2021-08-27 | Arabako Alea
Gasteizen gasa esploratzeko helegiteari eutsi dio Eusko Jaurlaritzak

Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari uko egingo ziola ofizialki iragarri eta bost hilabetera, Eusko Jaurlaritzak ez du atzera bota Gasteizko Udalaren erabakiaren aurkako helegitea. EH Bilduk eta Eguzkik bertan behera uzteko eskatu diote.


2020-12-23 | Z. Oleaga
Armentia-2 putzuan gasa dagoen ikertzeko baimena ukatu du Gasteizko Udalak

Udal teknikariek ebatzi dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea. EAEko Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak zabalik utzi du helegitea aurkezteko aukera.


2020ko uda hartan COVID-19a zabaldu zen, klima zoratu... eta fracking-ak porrot egin zuen

COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan... [+]


Eguneraketa berriak daude