L´Obra Cultural Balear (OCB) eta l´STEI erakundeen Palmako egoitzetan ere margoketa faxistak azaldu dira, biak Herrialde Katalanen independentziaren aldekoak.
L´STEI, Uharteetako irakasle sindikatua, eta l´Obra Cultural Balearren Palmako egoitzak margotuak azaldu ziren asteazken goizean. Madrilgo ARCOn debekatutako Santiago Sierraren argazki erakusketa ere sutsitu zuten. Espainiako plaza zegoen ikusgai Adierazpen Askatasunaren Astearen egitarauaren barruan.
Sierraren argazki erakusketari dagokionez ARCO galerian debekatutako bera da. Bertan, hainbat preso politikoren argazkiak ateratzen dira: Altsasuko gazteak, Oriol Junqueras, Jordi Cruixart edo 15Meko aktibisten argazkiak, besteak beste. Denak kolore gorriz eta horiz margoturik azaldu dira eta baten bat ere lurrean botata zegoen.
L´STEIko eta OCBko lokalen atarietan agertu diren pintaketak nahiko antzekoak dira: Hijos de puta, Arriba España eta Vamos a por vosotros bezalakoak.
Suntsiketak eta pintaketak Palman Adierazpen Askatasunaren Astea ospatzen ari denean agertu dira eta irlan adierazpen askatasunaren aldeko aktibista ugari dagoenean.