argia.eus
INPRIMATU
Madrilgo Patio Maravillas zentro soziala desalojatu dute
  • Ostegun goizean Madrileko udaltzaingoak zentro autogestionatuaren aurka zegoen desalojo agindua exekutatu du.

Martin Mendizabal Garai @mendigarai 2015eko ekainaren 11

Agindua aurtengo otsailean eman zuen Madrileko instrukzio epaitegiak.

Adrian Serna donostiarrak ARGIAri azaldu dionez udaltzaingoa 8:00etan bertaratu eta bertan duela hilabete erresistentzia txanda egiten ari ziren hamar bat lagun kanporatu eta identifikatu ditu. Behin etxea hustuta, atea atea tapiatu egin dute.

Sernak esan du elkartasuna eskaintzera bertaratu diren zenbait lagun ere identifikatu dituztela.

Gaur 19:00etan Plaza Dos de Mayon eigngo den mobilizaziora joateko deia luzatu dute antolatzaileek.

Patio Maravillas duela 7 urtetatik martxan dagoen zentro sozial autogestionatu bat da. Madril inguruko mugimendu sozial asko biltzen dira bertan.

Azken hilabeteetan, desalojo arriskua salatzeko beste bi eraikin okupatu zituzten, baina poliziak denbora gutxian hustu zituen. Lipdub bat ere egin zuten proiektua azaltzeko.

Zentro sozialaren inguruko dokumentala euskaraz:

Patio Maravillas inguruan egindako dokumentala Kortxoenea Gaztetxeko kideek azpititulatu zuten.