"Nik ostatuetan lagunekin ikasi nuen kantatzen; aukerak baziren, gaualdiak kantuz pasatzen genituen. Alde batetik, kantatzeko plazerra da, eta, bestetik, elkarrekin egoteko plazerra. Oraindik mantentzen da eta izanen da. Hemen gazteek oraindik kantua bizitzen dute (...) Ez dut ikasketarik egin. Egiten dudan guztia belarriarekin lortu dut. Beti dut zalantza bat, ez dudalako musika ezagutzen, ez dudalako irakurtzen (...) Musikagintza Euskal Herrian oso aberats ikusten dut. Lehen familien bitartez transmititzen zen, baina orain musika eskolak daude. Badira musika ikasten duten gazte gehiago eta azkenean, horren bidez, talde gehiago sor daitezke. Umeei txikitan kantatzen bazaie, hazitakoan ere kantatuz arituko dira". (2007-08-25/448. zenbakia)