"Emakumeon aurkako indarkeria kontsumitzen dugu"

  • Egungo moda kontsumitzeak sortzen dituen arazoez mintzatu da moda eta berdintasun hezitzailea den Aduriz Hik Hasiren webgunean.

"Publizitate sexistak, emakumea argala, liraina, ilerik eta zelulitisik izatera bultzatzen ditu emakumeak, besteren artean".

2018ko uztailaren 10an - 12:18

Moda-industria, irabazi gehien ematen dituen arren, langileei gutxien ordaintzen dien industria dela dio. “Ekoizpena Asian, Afrikan eta Europa ekialdean egiten dute esklabotza egoeran dauden neska gazte eta umeek”.

“Emakumeok esklabo gisa egindako arropak erosten ari gara. Emakumeon aurkako indarkeria kontsumitzen dugu”. “Publizitate sexistak”, emakumea argala, liraina, ilerik gabea, zelulitis gabea eta abar izatera eramaten duela azaldu du eta horrek elikadura-arazoekin lotutako gaixotasunen areagotzea eragiten duela.

Emakumeek zoriontasuna edertasunean bilatzen dutela adierazi du, gainera, emakumeei bideratutako produktuak erosterakoan, pink tax deritzon prezio gehiagarria ordaintzen dela.

Kutsadura gehien sortzen duen sektorea ere moda-industria da, “lehengaiak ehuntzeak eta haien tindatze kimikoek kalte handiak eragiten dituzte zeregin horietan lan egiten duten langileengan zein ingurumen osasunean”.

Moda-industria kapitalistari aurre egiteko alternatibak

Azaldu duenaren arabera, jasangarritasuna helburu duten diseinatzaile eta markak sortzen hasiak dira, “horren adibide dira hemen sortu eta ekoizten dituzten produktuak”.

Josten ikastea ere garrantzitsua dela dio, “aukera ematen duelako neurrien kontua zokoratzeko, joeren inposaketari zein estereotipoei uko egiteko nahiz moda-multinazionaletan ez kontsumitzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontsumismoa
2023-11-12 | Bea Salaberri
Iraun ala iraungi

Etxeko garbigailua hautsi eta konponarazten saiatu ginelarik, beste baten erostea hobe genuela erran zigun konpontzaileak. Merkeago genukeela, ez, aise merkeago genukeela berriaren erostea. Lehen batean ez bazen begi bistakoa, argudiatu zitzaigun, baietz, epe ertainean hala... [+]


Chromebookak gutxi irauteko diseinatu ditu Googlek

Hezkuntzan erabilera oso zabala duten Chromebookak gutxi irauteko diseinatuta daudela ondorioztatu du AEBetako Public Interest Research Group erakundeak (PIRG, Interes publikorako ikerketa taldea). Zaharkitze programatua onartezintzat jo dute, eta ikasle bakoitzak gailu bat... [+]


2023-01-29 | Sukar Horia
Xanpaina eta petrolioa

Abendua igaro zaigu, urtarrilean sartu gara eta, beraz, ipar hemisferioan negua hasi zenetik aste batzuk igaro dira dagoeneko, tenperatura epel bezain kezkagarriekin. Gure arbasoek, neguko solstizioan, eguna eta gauaren txandakatzea gurtzen zuten, baita urtearen zikloa edo... [+]


Jon Etxebarria 'Txontxe'
"Ospa ditzakegu Eguberriak erlijioan eta kontsumismoan murgildu gabe"

Eguberriak ospatzeko beste modu bat bilatu guran, euskal herritarrek antzina zuten ohituretako bat berreskuratu du Jon Etxebarria Txontxe gorliztarrak. Dioenez, neguko solstizioan, "neguburuan", enborrak erretzen zituzten Eguzkiari indarra emateko, eta kiskalitako zur... [+]


2022-12-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Afektuen ekologia

Eraikin bat gorputz bat bezala irudikatzea datsegit. Instalakuntza-hoditeriak zainak bailiran, zutabeak eta habeak hezurdura gisa, fatxada, azal-zuntza bat. Eta eraikinaren arima eta bizi-taupadak pertsonek eragiten dute, espazioa erabiltzen eta zaintzen duten... [+]


Eguneraketa berriak daude