argia.eus
INPRIMATU
Madalen jaiei “Irria harro” kantu berriarekin emango diete hasiera haurrek Errenterian

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2018ko uztailaren 18a

2016 eta 2017. urtetan Errenteria-Oreretako Haurren Jai Batzordeak proposatu zuen txupinazo txikirako eta jaietarako kantu berri bat sortzea. Kantu hau egiteko, aurtengo urtean zehar hainbat dinamika parte hartzaile egin ditu OarsoIrriak ekimenak. Ibilbide osoan, hainbat haurrek eta familiak hartu dute parte eta prozesua bera aberasgarria izan dela nabarmentzen dute oarsoirriak.net webgnuean: "jaietako emozioez hausnartu, emozio horiei hitzak jarri, hitzei musikaz lagundu eta, azkenik, hitzei eta musikari bideoklip batean mugimendua eman" diogu.

Uztailaren 21ean kantatuko dute plazan lehen aldiz

Madalen jaien hasieran estreinatuko dute "Irria harro" kanta. Uztailaren 21ean, Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria plaza). Haurrek eta gurasoek aukera izango dute ohitura bihur daitekeen kanta lehen aldiz elkarrekin abesteko. Honako bideoan entzun eta ikasi daiteke:

 

Hauek dira kantaren hitzak:

Herria altxa! Jaia hasi da!

Gure herrian irria harro!

 

A ze alaitasuna!

A ze kolorea!

Zabaldu behar dugu

denon umorea!

Plaza beterik dago,

festa dator antza...

Musikari jarraituz

gogoz egin dantza

 

Urezko eta suzko

zezenen bidaiak,

koadrilen koloreak...

hasi dira jaiak!

Buruhandietatik

ihesi ahal bada...

baina harrapatzean

sortzen den algara!

 

Txunpa txunpa txispun

tata eta tete,

txikienok herria

nahi genuke bete!

Eskuak zein bihotzak

elkarri atxiki

badator eta... gure

Txupinazo-Txiki!

 

Herria altxa! Jaia hasi da!

Gure herrian irria harro!

Badator eta Txupinazo-Txiki!

Gure herrian irria harro!

 

Esku askok elkartuta osatutako kanta

Egile zerrendak islatzen du parte-hartze prozesuaren nolakoa:

KANTAREN LETRA

Letraren sorkuntzaren dinamikaren partaideak

Nara Susperregi Barroso

Ekhi Otamendi Diaz

Diana Ticona Olmos

Danel Quilez Marcos

Sarai Ticona Olmos

Alai Puértolas Atxukarro

Maialen Rodriguez Bernal

Hodei Plata Ramos

Goiatz Aguilar Gimeno

Naia Aramberri Gutierrez

Ibai Urrutia Olazabal

Anuk Puértolas Atxukarro

Olaia Sánchez Silva

Letraren sorkuntzaren dinamizazio taldea

Nora Barroso Moreno

Aitor Albistur Pulido

Naroa Otamendi Diaz

Junkal Mintegia Arregi

Letraren borobiltzea eta bukaerako emaitzaren sortzailea

Aitor Albistur Pulido

 

KANTAREN MUSIKA

Doinuaren sorkuntza eta produkzioa

Andoitz Antzizar Lasa

Arkaitz Miner Aristizabal

Jurdana Otxoa Lopez de Etxezarreta

Doinuaren sorkuntza prozesuan parte hartu dutenak

Arrate eta Ilargi Arozena Mujika

Instrumentazioa

Andoitz Antzizar Lasa: trikitixa

Arkaitz Miner Aristizabal: gitarra akustikoa eta mandolina

Jurdana Otxoa Lopez de Etxezarreta: bibolina

Ander Larrañaga Arzubialde: perkusioa

L. M. Moreno “Pirata”: baxua, tronpeta, tronboia eta saxoa

Ahotsak

Jare Antzizar Salvador

Andoitz Antzizar Lasa

Jurdana Otxoa Lopez de Etxezarreta

Lur Andres Otxoa

Nara Susperregi Barroso

Diana Ticona Olmos

Danel Quilez Marcos

Sarai Ticona Olmos

Alain Puértolas Atxukarro

Maialen Rodriguez Bernal

Hodei Plata Ramos

Goiatz Aguilar Gimeno

Naia Aramberri Gutierrez

Ibai Urrutia Olazabal

Olaia Sánchez Silva

Teknikaria

Gorka Irastorza Gonzalez

KOORDINAZIO OROKORRA

Junkal Mintegia Arregi

Nora Barroso Moreno