Macronek ez du onartuko korsikeraren ofizialtasuna

  • Preso korsikarren amnistiari uko egin zion Emmanuel Macron Frantziako presidenteak asteartean, eta korsikeraren koofizialtasunari ezetz esan dio biharamunean.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta
2018ko otsailaren 08a
Emmanuel Macron Bastiako udalerrian diskurtsoa ematen (Arg: Libération)

Korsikako presidente Gilles Simeoni, Legebiltzarreko presidente Jean-Guy Talamoni eta irlako abertzaleak itxaropentsu zeuden Macronek hauteskunde kanpainan deszentralizazioaren alde egin zuelako, baina presidenteak itxaropen oro zapaldu du Korsikara egin duen bisitan.

Aitorpen bakarra egin dio irlari: Korsika hitza konstituzioan agertzea, irlak “berezitasunak” dituela aitortuta. Bestalde, abertzaleen eskaera gehienei ezezkoa eman die Macronek: korsikeraren koofizialtasunari, egoiliar estatusari eta autonomia estatutuari.

Agintari abertzaleak haserre agertu dira, eta Macronen diskurtsoa “neokolonialista” izan dela salatu dute.

Kanal hauetan artxibatua: Korsika  |  Korsika

Korsika kanaletik interesatuko zaizu...
Macronek ateak itxi dizkie Korsikako abertzaleen eskaerei

Korsikara egin duen bisitaren lehenengo egunean, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak muzin egin die abertzaleen eskaerei, eta Korsikako presoen aldeko amnistia ukatu du.


Macronek ateak itxi dizkie Korsikako abertzaleen eskaerei

Korsikara egin duen bisitaren lehenengo egunean, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak muzin egin die abertzaleen eskaerei, eta Korsikako presoen aldeko amnistia ukatu du.


2018-02-05 | Miren Osa Galdona
Manifestazio jendetsua egin dute Korsikan autonomia estatutua aldarrikatzeko

20.000 pertsona inguru atera dira kalera hilaren 3an Korsikan Frantziari negoziaketa politikoak abiarazteko eskatuz. Gilles Simeoni eta Jean-Guy Talamoni Korsikako buruek deitutako martxak babes zabala jaso du abertzale korsikarren aldetik. Asteartean Emannuel Macron Frantziako presidentea uhartera joatekoa da eta bisitaren atarian eginiko “indar erakustalditzat” jo du presidenteak.


2017-12-17 | Andoni Mikelarena
Abertzaleek garaipen zabala lortu dute Korsikako hauteskundeen bigarren itzulian

“Korsikarentzat” koalizioak botoen %56,5 lortu ditu. Abstentzioa %47,4koa izan da. Korsikeraren ofizialtasuna, preso politikoentzako amnistia eta estatutu berria dira legegintzaldirako erronkak.


2017-12-12 | Mikel Asurmendi
Korsikako nazionalistek taxuzko elkarrizketa nahi dute Frantziarekin

Nazionalistek gehiengo osoa izango dute Korsikako Asanblada berrian. Berria egunkariaren arabera Frantziako presidente Emmanuel Macron prest agertu da beraiekin mintzatzeko.


2017-12-11 | Andoni Mikelarena
Abertzaleek garaipen zabala lortu dute Korsikako hauteskundeen bigarren itzulian

“Korsikarentzat” koalizioak botoen %56,5 lortu ditu. Abstentzioa %47,4koa izan da. Korsikeraren ofizialtasuna, preso politikoentzako amnistia eta estatutu berria dira legegintzaldirako erronkak.


2017-12-04 | Miren Osa Galdona
Abertzaleak izan dira garaile Korsikako lehen itzulian

Pe a Corsica alderdiak irabazi ditu Korsikako lehen itzuliko hauteskundeak. Botoen %45a eskuratuta, hirukoiztu egin dute bigarren izan diren eskuin erregionalistei ateratako aldea. Bigarren itzulia abenduaren 10ean izango da.


2017-08-10 | Euskal Irratiak
Xabi Larralde, EH Bai
"Cortiko Nazioarteko Egunek balio dute erabiliak diren bideak aztertzeko eta trukatzeko"

Corsica Libera mugimendu independentistak gomitaturik, Kortsikan, Corti herrian elkartu dira asteburuan Kataluniako, Euskal Herriko, Kurdistango, Sardiniako, Bretainiako, Polinesiako, Kaledonia Berriko edota Guyanako militanteak.


2017-05-10 | Topatu.eus
Korsikako 20 gazte independentista atxilotu ditu Jendarmeriak

Ghjuventù Independentista gazte antolakundeak salatu duenez, mugimenduko arduradunak eta hainbat militante daude atzemandakoen artean. Polizia operazioa zabalik dagoela jakinarazi dute. Duela bi hilabete beste 19 gazte atzeman zituzten.


Hirugarrenean ere LABi arrazoia eman dio epaitegiak

CGT sindikatuak LABen aurka aurkezturiko helegitea bertan behera geratu da abenduaren 12an, Parisko Kasazio Auzitegiak ezeztatuta. Erabaki bera hartu du epaitegiak Korsikako STC sindikatuaren aurka jarrita zegoen helegitearekin.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude