Frantziako presidenteak “traiziotzat” hartu du bere segurtasuneko buruak manifestariei jo izana.
“Nik eman nion konfiantza, nik emango diot zigorraren berri” adierazi du Frantziako presidente Emmanuel Macronek. Joan den asteazkenean Eliseoko segurtasun buruaren bideo bat zabaldu zen, erakusten zuena nola jo zituen zenbait manifestari maiatzaren 1ean poliziaz jantzita. Albistea argitaratu duenetik Macronek gaiaz egin duen lehen adierazpena da.
Maiatzeko gertaera “larri eta serioa” dela gehitu du. Berak eta bere kabineteko inork ez duela legerik hautsi gaineratu du. Aldaketa nabarmenak egingo dituela ere adierazi du.