Macron presidentearen lehen inkoherentzia: Lurraldeen Kohesio ministro Richard Ferrand

  • Frantziako hauteskunde legegileen kanpaina ofiziala hasi orduko, lehen “inkoherentea” agertu zaio Emmanuel Macron presidenteari. Richard Ferrand izena du, Lurraldeen Kohesio ministroa da.


2017ko ekainaren 02an - 05:13
Lurraldeen Kohesio ministro Richard Ferrand eta Emmanuel Macron presidentea.

“Erreforma” da Emmanuel Macronen hitzaldietako hitz nagusia. Gobernu berriko justizia ministro François Bayrouk horretarako “politika birmoralizatu beharra” gogorarazi dio. Macronek agindutako “moraltasunaren aldeko lege berria” eginkizun nagusietako bat dela, idatzi genuen iragan astean.  

Le Canard enchaîné  aldizkariak Les Républicains-eko François Fillon lehen ministro ohia nola, halaxe salatu du Errepublikako Gobernu berriko Lurraldeen Kohesio ministro Richard Ferrand. Hau da, aldizkari satirikoak PSko diputatu ohiaren kudeaketa politikoan irregulartasunak antzeman ditu. Fillon afera, Ferrand afera da uneon, Le Monde egunkariak bost puntutan laburbidua duzu.

“Ziurgabetasuna” da Frantziako solastoki politikoetan gailendu den hitza. Hexagonoa hauteskunde giroan murgilduta dago iragan udaz geroztik eta kanpaina guztietan “incertitude” hitza errepikatu da behin eta berriz, esan genuen halaber.

Errepublika Martxan-eko buru Macroni ziurgabetasun uneak iritsi zaizkio. Richard Ferrand afera tribunaletara eramana izan da, ministroa ez da hobenduna kontrakoa frogatzen deino, baina anartean, presidentea sinesgarritasuna galtzen hasia da.

Eztabaida airean dago: hedabideek justizia egin behar ote dute? Nolanahi den ere, hedabide batzuek sistema “inmoral”-aren jarduera normalizatua baldintzatzen dute.

Galdera airean dago: “Zer eginen du Macronek?”. Richard Ferrand ministro kargutik kendu, edo hauteskunde kanpainari aurre egin bere horretan?

Aurreko astean hauxe idatzi genuen ere: Errepublika larrialdian dago eta Macronek VI. Errepublikaren bidean jar lezake Frantzia. Horrek baina, erreformez harago, Konstituzioaren erreforma beharko luke.

Macronek Frantziako Legebiltzarraren gehiengoaren sostengua beharko luke, Gobernuan lortu duen botere kontzentrazioa berresteko eta berak aldarrikatzen duen Frantzia berria martxan jartzeko.

Frantziako Legebiltzarraren gehiengoaren sostengua lortuko al du Macronek, ministro bat ustekeria kasuez izatearen akusaziopean egonda?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Gobernua
Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Urtebeteko eta bi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu prokuradoreak Molle eta Etcheverry bakegileentzat

Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]


Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


Elkarretaratzera eginen dute Baionan, Frantziako Ekonomia eta Etxebizitza ministroen bisitaren kari

Guillaume Kasbarian Etxebizitza ministroa eta Bruno Le Maire Ekonomia eta Finantza ministroa Baionan egonen dira ostiral honetan. Etxebizitza eskubidearen aldeko elkarretaratzera deitu du Herrian Bizi plataformak.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Eguneraketa berriak daude