M8ko greba feministak erakutsi diguna

  • Ez nuen oroitzen koadrilan guztiok gizonak ginela; martxoaren 9an konturatu nintzen. Afal aurreko poteoan txantxak, txisteak. Afal orduan, txotx deietan, “utzi pasatzen horiei, bestela…”, neskak zetozenean. Orduek aurrera egin ahala, iragazkiak ezabatuak, barruko minak, haserreak, erresistentziak, jarrera erreaktiboak. Bezperan, feministek Euskal Herriariari orri bat oparitu zioten mobilizazioen Guinness errekorren liburuan, eta koadrilan, pozez zoratzen ospakizunetan egon ordez, erretxinduta zeuden batzuk.


2018ko martxoaren 19an - 10:28

M8 magikoaren hamaika irakurketa egin(go) dira, mila eta bat ikasgai atera; nik ere badut nirea: greba feministaren arrakasta Euskal Herriko mugimendu feministak azken urteotan egin duen lan nekagaitzaren fruitua izan da (eskerrik beroenak greba hau posible egin duzuenoi; badakit batzuentzat oso exijentea izan dela; esango nuke Bilboko Alternatiben herria amaitzean idatzi nuen postak ez duela gaurkotasunik galdu).

Helburuak garbi, bideari ekiteko prest zeudenen artean aliantza egin, bide orria, mugarriak, proiektuak… adostu eta aurrera. Emakumeen mundu martxa, feministok prest, indarkeria matxistaren kontrako erresistentzia, festetako antolakuntza, Bizkaiko zahar etxeetako langileen greba…

Autonomia osoz. Alderdi politiko baten edo bestearen jarrerak baldintzatu gabeko bidean. Diskurtso erradikala, garbia, ahoan bilorik gabe, tonua apaldu gabe, alderdi politiko hau edo hura minduko ote den arduratu gabe, erabakimenez, konplexurik gabe, mugimenduari inongo mugarik jarri gabe, potentzial osoa garatuz: mugimendura gehitu nahi dena gehitu dadila.

Batzuek barre egingo zieten. “Nora zoazte hauekin edo haiekin kontatu gabe. Horrela ez duzue ezer lortuko. Betiko lau katuak besterik ez…” Zer nolako ikasgaia.

Eta martxoaren 8an magia sortu zen. Uholdea nonahi. Marea horretan murgilten ez zena itotzeko arriskua zuen. Samara Veltek Berrian esan zuen: “Batzuei kezka sortu zaie, eskuineko alderdiak ere ahalegindu direlako protestaz jabetzen, bezperan grebari kritika biziak egiten zizkietenetako batzuk lanuztera gehitzeraino".

Atzo agerraldia egin zuen Euskal Herriko mugimendu feministak: “Alderdi politiko batzuek interes elektoralengatik egindako babes keinuak salatu nahi ditugu". Horixe da mugimendu sozial autonomo indartsu bat. Bere bidea egin, eta alderdiak interpelatzen ditu konplexurik gabe, gauzak garbi esanez. Zer nolako ikasgaia.

Burujabetza prozesua ere halakoxea imajinatzen nuen nik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude