argia.eus
INPRIMATU
M8: Emakumeek greba egiteko zaintza antolatu dute gune hauek

ARGIA @argia 2018ko martxoaren 08a

Donostian:

Txantxarreka gaztetxeak arratsaldez umeen zaintza egingo du, eta eguerdian emakumeentzat bazkariak doan eman:

 

Egia auzoko Arrano Kultur Elkartean, arratsaldez haurren zaintza egingo dute Antxeta aisialdi taldearen laguntzaz eta mobilizazioetatik datozen emakumeentzat luntxa emango dute 21:00etan.

Hernanin:

Kontrakantxa gaztetxean haurrak goizetik arratsaldera zainduko dituzte eta bazkaria ere emango diete:

Iturola Garapen agentzian 11:00-15:00etara antolatu dute zaintza, ikastetxeetako lanuztea ordu horietan dela ikusirik.

Zubipe Kirol Elkarteak 19:00-21:00 bitartean egingo du umeen zaintza.

Iruñean:

Berriozarreko Gaztegunean goizean eta arratsaldetik gauera egingo dute zaintza: