argia.eus
INPRIMATU
M8: arrakastaren ondoren, balorazio sosegatuen unea
  • Joan den ostiralean Euskal Herriko hiri eta herrietan lurrika morea bizi izan zen bigarrenez, iazko M8ko mobilizazioek bazterrak erabat astindu ondoren.Aurtengoan uholdeak iazko gainditu du eta feminismoa indar betez dagoela erakusten du, gizartearen zentralitatea hartuz eta patriarkatuaren  zutoinak astinduz. 

ARGIA @argia 2019ko martxoaren 11
Inoiz baino gehiago patriarkatua jarri duten arazoaren muinean M8ko grebak eta mobilizazioek. (Arg.: Dani Blanco) Inoiz baino gehiago patriarkatua jarri duten arazoaren muinean M8ko grebak eta mobilizazioek. (Arg.: Dani Blanco)

Mobilizazio erraldoiaren ondoren, orain hausnarkata patxadatxuaren unea da. Euskal Herriko Mugimendu Feministak astehelehn honetan egingo du bere balorazioa. Badirudi hala ere, hirietako mobilizazio erraldoiez gain, aurten protesta dezentralizatzea lortu dela eta herrietan ere mobilizazio txiki eta handiak egon direla. Nola erkatu iazko eta aurtengo greba? Nola eragin du grebak berak ekonomian eta zaintzaren alorrean? Galdera, erantzun eta hausnaketa asko etorriko dira datozen  egunetan. ARGIAn ere hainbat emakumek idatzi dituzte euren balorazioak, besteak beste Irati Majuelo Itoizek, Pauline Guellek, Tania Sirianyk eta Oneida Saenzek.