argia.eus
INPRIMATU
Lyongo Cervantes Instituaren Liburutegiak Gabriel Aresti izena du

2007ko apirilaren 13a
Gabriel Aresti (Argazkia: bbk.armiarma.com)

Frantziako Lyon hiriko Cervantes Institutuaren Liburutegiari Gabriel Aresti izena jarri diote. Atzo (12) egin zen ekitaldian, Amelia Esteban idazle bilbotarraren alargunak, Henrike Knörr euskaltzainak eta Jon Kortazar EHUko katedradunak hartu zuten parte. Aresti da Cervantes Institutuak dituen liburutegietako bati izena eman dion aurreneko idazle euskalduna. Katalan eta galiziarrei dagokienez, Palermoko liburutegiak Salvador Espriú izena du eta Damaskokoak Alvaro Cunqueiro.