Lurrikara Frantzian: Bayrou, Sarnez eta Goulard ministroek Gobernua utziko dute

  • Richard Ferrand ministroak dimisioa aurkeztu zion Édouard Philippe lehen ministroari atzo, baita honek onartu ere. Ferrandi irregulartasunak atzeman zaizkio jardunean. Hori gutxi bailitzan, MoDemeko Bayrou, Sarnez eta Goulard ministroek gobernua utziko dute.


2017ko ekainaren 21an - 09:25
Bayrou eta Marielle de Sarnez ministroak. rn

Macronek ez zuen Lurralde Kohesiorako Richard Ferrand ministroaren dimisioa hauteskunde legegileak egin aitzin onartu, baina orain bai. “Gardentasuna” erakutsi aldera nonbait.  

MoDem alderdiari irregulartasunak antzeman zaizkio Europako Parlamentuan eramandako kudeaketan, Europako justiziak jarri du salaketa. Honek François Bayrou jarri du justiziaren jomugan. Justizia egiteko izendatu justizia ministroa harrapatua izan da. Zenbat politikari dira honezkero, "ustelkeriatan" harrapatuak Frantzian!? Zerrenda luzea da: François Fillon (LR), Marine Le Pen (FN), Bruno Le Roux (PS) …

Haatik, Bayrouk justizia ministro kargua uzteko arrazoia ez da ustelkeria kasua afera tartekoa delako. Ez da hori Macronek erabili dezakeen arrazoia, edo ez hori bakarrik.  

Bayrou ez da Gobernua utziko duen MoDemeko kide bakarra, Marielle de Sarnez (Europako gaien ministroa) eta Sylvie Goulard (Armadako ministroa) kideek ere utziko dute Frantziako Gobernua.

Macronek behar zuen alderdia izan da MoDem, presidentea izendatua izan arte. Behin kargua lortu ondoren, François Bayrou ministro izendatu zuen. Bayrouk “Moraltasun legea” ezartzeko asmoa adierazi zion presidente berriari, Frantziako politika berritze aldera, politikari zor zaion kode deontologikoa berreskuratu beharrean.

Hauteskunde legegileen lehen itzulian, Macronek Legebiltzarreko diputatuen gehiengo osoa lor zezakeela igarri zen, baita bigarren itzulian halaxe baieztatu ere. En Marche alderdi berriak diputatu kopurua uste baino apalagoa lortu zuen. Edonola ere, itxura batez, Macronek Bayrouren beharra zeukala zirudien, baita moldatuko zirela ere.

Bada, ez. Frantzian kudeaketa politikoa “ustelduta” dago, eta hori gutxi balitz, politikarien arteko harremana, indar korrelazioaren arabera erabakitzen da. Sinesgaitza dirudien arren, hori antzeman da Frantziako Gobernu berria martxan jarri orduko. 

Protokoloari jarraikiz, lehen ministro Édouard Philippek Gobernuaren osaketa berretsi behar zion Macron presidenteari. Gaur arratsaldean, 18:00etan halaxe eginen du, iragarri bezala.

François Bayrouk, ordu bat lehenago emanen du aditzera bere dimisioaren berri, baita bere alderdikide eta beste ministroek ere. Anartean, pentsa daiteke Macron eta Bayrou akordio batera irits daitezkeela?  

Edonola den ere, Frantziako politikaren hondamendia agerikoa bazen ere, agerian geratu da En Marche alderdiaren proiektuak nekez aterako duela Errepublika dagoen krisi egoeratik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Gobernua
Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Urtebeteko eta bi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu prokuradoreak Molle eta Etcheverry bakegileentzat

Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]


Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


Elkarretaratzera eginen dute Baionan, Frantziako Ekonomia eta Etxebizitza ministroen bisitaren kari

Guillaume Kasbarian Etxebizitza ministroa eta Bruno Le Maire Ekonomia eta Finantza ministroa Baionan egonen dira ostiral honetan. Etxebizitza eskubidearen aldeko elkarretaratzera deitu du Herrian Bizi plataformak.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Eguneraketa berriak daude