Lurrik Gabeko Nekazariek eukalipto transgenikoak suntsitu dituzte Brasilen

  • Martxoaren 5ean Brasilgo Lurrik Gabeko Nekazarien (MST) mugimenduko 1.000 emakume eukalipto transgenikoa produzitzen duen Futura Gene enpresara sartu ziren. Landareak suntsitu zituzten, “genetikoki eraldatutako laboreen arriskua” salatzeko asmoz.


2015eko martxoaren 10an - 07:54
Suntsitutako landareak kantzerigenoak direla argudiatu du MSTk. (Argazkia: mst.org.br).

Eukalipto transgenikoen bitartez ezti ekoizpena %20 handitu ahalko dela uste dute enpresan.

Suntsitutako landareak kantzerigenoak direla argudiatu du MSTk; enpresak, aldiz, kontrakoa dio. Eukalipto transgenikoak ingurunerako eta osasunerako kaltegarriak izateaz aparte, “enpresa honen jardunak Brasilgo erlezainei kalte sozioekonomikoak eragingo dizkiela” uste dute.

Futura Gene-ra sartu ziren emakumeei jabetza pribatuaren aurkako kalteak egotzi dizkiete.

Aldi berean, egun horretan baimendu nahi zuen eukalipto transgenikoa Brasilgo Biosegurtasun Nazionaleko Komisio Teknikoak (CTNBio). Horri erantzunez, Via Campesina taldeko 300 nekazari ustekabean sartu ziren erakunde horren bilerara eta eten egin zuten. Apirilean berrekingo dio batzarrari CTNBio-k.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transgenikoak
Opari ederra Bruselak transgeniko ekoizleei: bukatu dira orain arteko kontrolak

Agroindustriaren alde doan erabaki garrantzitsua hartu zuen Europako Batzordeak otsailaren 7an: NBT New Breeding Techniques teknikaren bidez genetika moldaturik duten haziak ez ditu transgeniko gisa sailkatuko. Hori horrela, transgenikoei orain arte egindako kontrol, segipen eta... [+]


Glifosatoa beste hamar urtetarako baimendu dute: "Osasun publikoa eta biodibertsitatea arrisku handian daude"

Herbizida kutsagarria debekatzeko adostasunik ez dute lortu Europako Batzordeko 27 herrialdeek eta ondorioz abenduaren 15ean iraungitzen zen erabileraren baimena luzatu dute, hainbat murrizketekin. Nekazaritzan oso erabili izan den Bayer multinazionalaren produktuak minbizia... [+]


Transgenikoak eta glifosatoa debekatu dituen Mexiko jomugan du Monsanto erosi zuen Bayerrek

“Arto indigena babesteko” eta “elikadura burujabetzaren alde”  hartu zuen Mexikoko Gobernuak arto transgenikoen ekoizpena eta inportazioa baita glifosatoa deitu herbizida ere debekatzeko erabakia 2020ko abenduaren 31n. Orduz geroztik, atzera... [+]


Eta COVID-19 OGM bat baldin bada?

Mundua astindu duen SARS-CoV-2 saguzarren birus baten mutazio natural bat ote da –gizakiak azken hamarkadetan munduko leku askotan  ingurumenean eragindako transformazio larriei lotua ziurrenik, alde horretatik ere gizakiak probokatua– ala tartean zientzialariek... [+]


Eguneraketa berriak daude