Lurrez ere eraso egin liezaioke Frantziak Siriari

  • Siriari lurrez eraso egiteari ateak zabaldu dizkio Frantziak. Frantziako Sirian prestatzen direla Frantziaren aurkako atentatuak eta “defentsa kolektiboan” esku hartuko dutela esan du Manuel Valls lehen ministroak Asanblada Nazionalean.


2015eko irailaren 16an - 13:41
Manuel Valls Frantziako lehen ministroak Frantziako Asanblea Nazionalean esandakoak polemika ugari sorrarazi du (Argazkia: La Vanguardia)

Herrialde desberdinen arteko koalizio bat egingo balitz, lurrezko erasoetan parte hartuko luke Frantziak.

Vallsek esanetan, Sirian “Estatu Islamikoaren buruzagiak” eta talde islamistaren “atzerriko errekrutazioa” kudeatzen da. “Sare sozialetako propaganda Sirian” antolatzen dela ere gaineratu du lehen ministroak.

AEBen, Erresuma Batuen eta Kanadaren militarrekin batera, Frantziako armadak Irak bonbardeatu izan du orain arte, baina “errefuxiatuen krisiak eta terrorismoak” Frantziaren estrategia aldatu dute, Vallsen esanetan.

Hollande: “Ez dugu lurreko interbentziorik egingo”

Irailaren 7an François Hollande Frantziako presidenteak Estatu Islamikoak Sirian dituen posizioen aurkako airezko erasoak hasiko zituela iragarri zuen.

Hollandek adierazi zuen ez zutela lur interbentziorik burutuko, erasoa ez bailitzateke “errealista eta kontsekuentea” izango.

Siriako gerra hasi zenetik 310.000 hildako izan dira, horietatik 100.000 zibil. Gatazkaren ondorioz ia 4 milioi lagunek herrialdea utzi behar izan dute.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantzia
Elkarretaratzera eginen dute Baionan, Frantziako Ekonomia eta Etxebizitza ministroen bisitaren kari

Guillaume Kasbarian Etxebizitza ministroa eta Bruno Le Maire Ekonomia eta Finantza ministroa Baionan egonen dira ostiral honetan. Etxebizitza eskubidearen aldeko elkarretaratzera deitu du Herrian Bizi plataformak.


2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Eutanasiari buruzko lege-proiektua jakitera eman du Macronek apirilerako

Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


Eguneraketa berriak daude