argia.eus
INPRIMATU
Lurrera botatako latak jasotzen dituzten herritarrak sarituko ditu Valoniak
  • Naturatik jasotzen duen 100 latako, 5 euroko kupoia jasoko du herritarrak, proiektuan parte hartzen duten bertako enpresetan gastatu ahal izateko.

ARGIA @argia 2019ko urtarrilaren 09a

Natura garbi mantentzeko helburuz abiatu dute ekimena. Hasteko, Valoniako hogeita lau komunetan egingo dute proiektu pilotua, bi urtez. Nahi duen herritarrak izena eman dezake, horretarako.

Natura garbi mantentzeagatik herritarrek jasoko duten dirua nondik etorriko den azaltzeko garaian, argitu dute paketatze eta enbalatze sektoreak finantzatuko duela ekimena.