argia.eus
INPRIMATU
Lurramak “Bihar ere laborari” lelopean ospatuko du 20. urteurrena
  • Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.

Jon Fernández González 2025eko uztailaren 04a
Lurrama azokaren 2020ko edizioa. Lurrama

Azken hiru urteetako lelo eta gai nagusiak honakoak izan dira: "Mendiguneak bizirik", "Emazte laborariak argitan!" eta "Laborantza Herrikoiaz bizi eta elika gaitezen". Aurtengoa, gazteengan jarri nahi du fokua, Lurramaren arabera, haien presentzia ezinbestekoa delako nekazarien helburu nagusiak bermatzeko: “lekuko jendearentzat kalitatezko elikadura ekoiztea”, ingurumenaren zaintza eta landa eremuko enplegua bermatzea.

Urtero 200 nekazari inguru azokara joaten dira, eta %75ak 40 urte baino gutxiago ditu. Hala ere, baserriak desagertzen ari direla azpimarratu dute, 2010 eta 2020 urteen artean %15a desagertu baitzen, eta horri gehitu behar zaio 1970 eta 2020 urteen artean guztira %57a galdu zela.

Azaroak, 7, 8 eta 9an Biarritzeko Irati erakustazokan egingo dute aurtengo azoka. Hainbat konferentzia antolatu dituzte nekazarien etorkizuna bermatzeari begira: lurraren eskuratzea, baserritar mundua ezagutzen ez duten laborari berrien formazioa, kalitatezko markak eta elikadura burujabetza.

 

Aurtengo edizioaren kartela. Lurrama